Umore Feministaren Zikloa

2024ko irailak 26 - 2024ko urriak 24 | 19:00

Foto evento

    Umoregileek kaleak eta agertokiak hartuko dituzte Baztanen, Umore Feministaren Zikloan

    Gauza gutxi dago barrea baino urratzaile eta beharrezkoagorik. Umorea eta barrea sendagarriak dira. Lasaitzen eta husten dute. Modu gutxitan iristen dira mezuak umorearekin baino hobeto. Emakumeek eszenatokiak eta sare sozialak hartu dituzte, algarak ateratzen dizkiguten bitartean.

    Umorea egiten duten emakumeak geratzeko etorri dira, eta historikoki betoa jarri zaien bakarrizketen munduan gauza aunitz aldatu dituzte. Internetek mezua ikusarazten eta biralizatzen laguntzen du.

    Baztango Talde Feministak eta Baztango Udalak Umore Feministaren Zikloan parte hartzera gonbidatu nahi ditu herritar guztiak. Ziklo honek hiru hitzordu izanen ditu, lau umorista talentudun eta freskotasun, adimen eta ikuspegi feministaz beteriko hiru bakarrizketarekin. Barrea eragiteaz gain, umorearen bidez gai garrantzitsu eta gaurkotuei buruz hausnartzea ere bilatzen du. Risoterapia ziurtatuta dago!

    Bai. “Feminista mingotsaren” mitoa eta feminismoarekiko eta bere planteamenduekiko erresistentziak hautsi egiten dira komikoek kaleak, agertokiak eta pantailak hartzen dituztenean. Beraz, ez izan zalantzarik: zatoz bakarrizketak ikustera zure familiarekin edota lagunekin, eta erakutsi gure iraultzak ere bere baitan hartzen duela hura algara irekiz suntsitzea.

     

     

    Hauek dira agertokiak beteko dituzten 3 hitzorduak, 3 bakarrizketak eta 4 umoregileak:

    1. Ztandap Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairekin

      • Eguna eta ordua: irailaren 26a, osteguna, 19:00
      • Lekua: Arizkunenea
      • Deskribapena: Zikloari hasiera emateko, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai bikoteak “Ztandap” aurkeztuko dute. Bakarrizketa honek adimena eta umorea uztartzen ditu, barre eta pentsamendu sakonez betetako hitzordua eskaintzeko.
    2. Ane Lindane eta bere umore punky eta probokatzailea

      • Eguna eta ordua: Urriak 3, osteguna, 19:00
      • Lekua: Erratzuko Elkartea
      • Deskribapena: Bigarren hitzorduak Ane Lindane ekarriko digu, punki ukitua eta zirikatzailea duen umoreak malkoetaraino barre eginaraziko digularik. Bere estilo ausart eta desafiatzaileak gau ahaztezina agintzen du.
    3. Xelebre Maria Blancoren umorea eta presentziarekin

      • Eguna eta ordua: urriak 24, osteguna, 19:00
      • Lekua: Anizko Elkartean
      • Deskribapena: Maria Blancoren presentzia eta umore bereziarekin itxiko dugu zikloa. Bere “Xelebre” bakarrizketa amaiera bikaina izango da inor axolagabe utziko ez duten emanaldien multzo baterako.

     

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba