“Cromlech” antzezlana, azaroaren 25aren inguruko egitarauaren barruan

2025eko azaroak 23 | 18:00

Centro Cívico Damaso Zabalza

Foto evento

    Baztango Udalak “Cromlech” antzezlana aurkeztuko du, azaroaren 25aren inguruko egitarauaren barruan

    Baztango Udalak Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna (azaroak 25) dela eta hainbat jarduera antolatu ditu, INDARKERIA MATXISTA DIGITALAK BADITU ONDORIO ERREALAK lelopean. Horien artean, nabarmentzekoa da “Cromlech” antzezlana, azaroaren 23an, 18:00etan Iruritako Gizarte Bilgunean taularatuko dena.

    Evaren Alabak antzerki taldearen lan honek ama eta bi alaben arteko elkarrizketa sakona du ardatz; aitaren heriotzaren ondoren, familia barruko sekretuak eta emozioak agerian jarriko dira. Istorioak tentsio uneak eta umorezko pasarteak uztartzen ditu, ikusleari hausnarketa eta irribarrea eragiteko.

    Antzezlan honen helburua da familia-harremanen eta egitura patriarkalen inguruko gogoeta sustatzea, eta emakumeen bizitzetan duten eragina ikusgai egitea.

    Baztango Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu azaroaren 25aren inguruko ekintzetan parte hartzera eta emakumeen aurkako indarkeriaren kontra bere konpromisoa adieraztera.

    https://labur.eus/azaroak25-2025

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba