Zinema Zikloa + Solasaldia “Loreak belaunetan”
2023ko otsailak 24
Centro Cívico Damaso Zabalza
Zer izan nahi duzu handitan? Zaharra da galdera; erantzunak aldatuz joan dira garaiz garai. Handitan artista izan nahi ote zuten dokumental honetako zazpi protagonista gazteek? Handiagotan ere kultura egiten eta interpretatzen ikusten al dute euren burua? Beren ametsak, ekinak eta ezinak aletuz, gure kultur munduaren nolakoaren eskema zirriborratu dute zazpiron artean; baita etorkizuneko erronkena ere.
Fitxa
- Protagonistak: Oihana Arana (poeta eta bertsolaria), Amets Aranguren (musikaria), Kattalin Barcena (artista plastikoa eta musikaria), Dom Campistron (irudigilea), Ekain Ibarguren (aktorea, pailazoa eta malabarista), Iker Maguregi (zinemagilea eta musikaria), Maddi Ane Txoperena (kazetaria, idazlea eta bertsolaria)
- Ideia eta elkarrizketak: Amagoia Gurrutxaga
- Ekoizpena: Lanartea – Euskararen Langile Profesionalen Elkartea
- Irudia eta soinua: Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatiba
- Iraupena: 38 minutu eta 30 segundo