GARTZAINGO ANTZINAKO ERAIKIN NOBLEAK

Ondarea_t

Iturbidea Leinu-etxearen kanpoaldea 

Iturbidea leinu-etxea: Gartzain herriko etxe nabarmenena da, Aizano auzokoa, eta XVI. mendearen azken hamarkadan hasi ziren eraikitzen, lanei hurrengo gizaldian jarraitu bazitzaien ere. Iturbide sendiaren leinu-etxea da, bizi artean Baztango alkate izan zen Sancho Iturbideren jabetza, besteren artean, bertan bizi izan baitzen 1568tik aurre. Antzinako eraikinetik ez da gauza askorik geratzen: zutabe bat bakarrik, dagokion kapitel dorikoarekin; dinteldutako ate baten muturretako batean dago, eta, zeharkatuz gero, atarte txiki batera garamatza, eta aurrealdeetako batean sarrera-arku beheratu bat dago, giltzarria armarriz hornitua daukana. Iturbide leinuaren armarria da, hiru troxakoa. Iturbidea Leinu-etxearen Kanpoaldea

Volver arriba