HAURREN BAZTAN AUZOLANEAN ERAIKI

Garrantzitsuenak

Aupa, baztandarrak!

Gaurgero batzuek ezagutzen baduzue ere, Euskal Herriko Oinherri egitasmo pedagogikoaren barnean dagoen Kerizu Beretik-etik idazten dizuegu. 🌿🌱🌈

📌 APIRILAREN 17an, Arizkunenean, goizeko 11etatik aitzin eginen den jardunaldiaren berri emateko, hain xuxen ere: ⬇️

‌Haurren Baztan auzolanean eraiki: gure herrietako parkeak birpensatzen. 👀



Kerizu Beretik eta Baztango Udalarekin batera, Baztango ikastetxe guzien atxikimenduarekin antolatu da eta parkeen eraldaketaz aritzeaz gain, egitasmoaren berri ere emanen da bertan: bertzeak bertze, Kerizu Beretikeko kideak, Maite Azpiazu eta Txusma Azkona izanen ditugu hizlari.🗣️

Bizi dugun egoera dela eta, gune segurua izanen da eta baita edukiera mugatua ere.

Hortaz, bertaratu nahi duzuenok 689035078 telefonora deitu edo mezua igorri, faborez.

 

Volver arriba