IRURITAKO ANTZINAKO ERAIKIN NOBLEAK

Ondarea_t

Hona hemen Iruritako jauregien arkitektura hobekien ezaugarritzen duten eraikinak:

Exterior del Palacio Gastón de Iriarte

    • Gaston Iriarte jauregia: Sendi hau Erratzuko Iriartea etxekoa da berez, eta XVIII. mendean oso garai oparoa bizi izan zuten. Sendiko kiderik garrantzitsuenetako bat Migel Jose Gaston izan zen. Bere irabaziak Ameriketako lurretan inbertitu zituen eta Caracasko Gipuzkoar Konpainiaren akziodun ere izan zen, baita Joan Goienetxe jaunaren testamentugilearen arduradun ere. Hil zenean, 1671n, diru asko utzi zuen jauregia eraiki ahal izateko. Jauregia VXIII. mendeko ohikoa da, jauregi dorreduna, Erratzuko Iriartearen eta Oieregiko Reparacearen oso antzekoa. Zirkulu-erdiko portalea nabarmendu behar da, zutabe toskaniar petoz markoztatua, baita bigarren solairuko leiho berezia ere, zutabe angeluzuzenen artean tartekatua. Goiko solairuan, rokoko estiloko armarria azpimarratu behar da, arrokaien artean, eta baita arranoa ere, sendiko itsasgizon ospetsu baten oroigarri.

Exterior del Palacio de los Duques de Goyeneche

    • Goienetxe Dukeen jauregia: Aurreko jauregiaren enparantza berean eraikia izan zen, Jose Manuel Goienetxek diruz babestuta. Goienetxe teniente-jenerala izan zen Peruko Erregeordetza garaian. Jauregi hau bertikalki hedatzen den bloke handia da, lau mailaz edo solairuz osatua, atikoaz gain. Beheko solairuaren portiko sakona deigarria da guztiz, albo batean leihoa eta bestean arku beheratuko atea dituelarik. Etxaurreari dagokionez, hiru armarri elkartzen dira bertan. Lehena neoklasikoa da, eta beste biak modernoagoak. Hirurek dute zazpi laurdeneko eremua eta baita Goienetxe leinuaren arma-ikurrak ere. Aurreko guztia arrano formako lauda-idazkiz osatua dator, arranoak bi buru ditu eta hegal-zabalik dago, eta Joan Sebastian Goienetxe ohoratzen duen duke-koroa bat ere bada, barnean dagoen inskripzio batean irakur daitekeen moduan.

Exterior de la Casa-Palacio de Marqués de Casa Torre

    • Dorretxeko Markesaren Jauretxea: Aurrekoaren enparantza berean dago, ertz batean, eta Iruritako Jauregia jauregia moduan ere ezagutzen da. Dorrea azpimarratzekoa da, besteren artean, Erdi Aroko itxura izanagatik oso zaharberritua baitago. Horrez gain, harlanduz egindako bloke kubikoa da eta goian ere harlanduzko egitura du modiloi triobulatuen gainean eraikia; modu horretan, galeria barroko baten itxura hartzen du, betiere, zurezko zutabe zapatadunei esker. Guztia osatuz, zurezko hegal irtena perroteekin, XVIII. mendeko estiloz landua. Dorreari eraikina osatzen duen bigarren elementua atxikitzen zaio, hots, hiru ataletan osaturiko etxaurre igeltsuztatuko jauregi barrokoa. Barrurako sarbidea arku beheratuko atea (muturretan moztutako plakak ditu) zeharkatuz lortzen da. Goiko solairuan bi armarri daude, rokoko estilo berantiarrean markoztatuak.

Exterior de la Casa-Torre Dorrea

  • Dorretxea dorrea: Eraikin hau Dorrea gisa ezagutzen bada ere, Jauregizarrea du berezko izena Erakin hau da, Oronozko Jauregia dorretxearekin bat, Baztango eta Nafarroa osoko jauregi zaharrenetakoa. Joan Labriten eta Katalinaren garaiko 1496ko Errege-Zedulan, jada, “erresumako hamabi etxe zaharrenetakotzat” jotzen da. Leinu-etxe izan zen, Narbarte leinuarena hain justu. Estiloari dagokionez, bat dator Zubiriako dorretxearekin, Arraiozko Jauregizarrekin eta Donamariakoarekin, aipatutako horien moduan harlanduzko bloke kubiko galanta baita. Hori dela-eta, gotorleku itxura du. Behekoaz gain, beste hiru solairu ditu, eta nahiko ziur esan daiteke azken solairua eranskin modernoagoa dela, antzinako egitura edo oholtzaren bat ordezkatzen duena, ziurrenik. Izan ere, aurrekoen kasuan ikus daitezke halakoak. Eraikin honi egin zaizkion zaharberritze ugarietako batean, bitxia da benetan hegal bati atxikitzen zaion kanpoaldeko harmailadi edo eskalinata, zeina, era berean, harrizko eta zurezko zutabez euskarrituriko portiko batek babesten duen. Harmailadiaren ondoan, desmuntatutako armarri bat ageri da, zinez neurri handikoa.

 

Volver arriba