LEKAROZKO ANTZINAKO ERAIKIN NOBLEAK

Ondarea_t

Hona hemen Lekarozko jauregien arkitektura hobekien ezaugarritzen duten bi mustra edo eraikinak:

Vista el Palacio Arozteguia

  • Aroztegia jauregia: Tellari auzoan dago, eta, 1513an, Erresumako noblezian sailkaturik agertzen da, jada, leinu-etxe hau. Oso antzinakoa, ezbairik gabe. Bloke kubiko dotorea da, horma igeltsuztatuekin, eta harlandu-segidak ditu etxe-ertz eta hutsarteetan. Etxaurre nagusia hiru mailakoa da, atikoaz gain, eta lau isurkiko estalkia du. Beheko solairuan, zirkulu-erdiko atea dago, arku-uztai kiribildukoa, eta, baita bertze ate bat ere, modernoagoa, ateburu (dinteldua) eta guzti. Bigarren solairuan, berriz, hiru balkoi, eta, hirugarrenean, lau harrizko mentsulek bermatzen duten eta bertze lau leihok markoztatzen duten bertze balkoi bat. Aurrekoaren osagarri, berriz, zurez landutako hegal bikoitza.
  • Exterior del Palacio OhárrizOharriz jauregia: Izen bereko auzoan dago. Leinu-etxe honetan jaio zen Agustin Jauregi, ondoren Peruko erregeorde izango zen hura. Etxe honek leinu-etxe izendapena 1675ean lortu zuela dirudi, Pedro Jauregi jabeak 2.000 errealeko emaitza egi baitzuen Iruñeko harresiak konpontzeko. Sendotasun eta dotorezia handiko bloke prismatikoa da eraikina. Etxaurre nagusiak horma igeltsuztatuak eta harlanduz apainduriko ertz eta hutsarteak ditu, eta hiru solairukoa da: behekoak ate adina arku beheratu ditu, bigarrenak balkoia erdian harrizko bost mentsulaz bermatua eta bi leihoren artean, eta azkenik, hirugarrenean, lau balkoi txiki daude lerrokatuak lau isurkiko teilatu baten pean. Teilatu aurrean, berriz, hiru txapitula ageri dira, hiruki forman amaituak.

 

Volver arriba