Almandoz

Vista de AlmandozAltitudea: 400 metro.

Biztanleria 2005ean: 220 biztanle.

Iruñetik 34 km-ra dago, eta herrira heltzeko N-121-A errepidea hartu behar dugu, eta ondoren Almandozko tunelaren irteeran dagoen bidegurutzea.

Almandoz ezaguna da bere kareharrizko uhin arrokatsuengatik. Horietatik, garai batean, Bidasoa arroko lurrarekin lotura zuen ustiapen garrantzitsuenetako bat sortu zen: gaur egun, oraindik ere, ustiatzen diren haitzurdin edo marmol-harrobiak, hain zuzen ere. Bertako haitzurdinez apaindu ziren Moskuko metroko hainbat tarte, baita, erraten dutenez, Bartzelonan dagoen Cristobal Colonen monumentua ere.

Aipatzekoak dira Almandozen:

Herrira jaitsita, ohartuko gara herritarrek anitz zaintzen eta garbitzen dituztela karrikak eta etxeak. Horren lekuko ditugu ostatuaren ezkerraldean dagoen Etxatoa Etxearen fatxadako apaingarriak, Fernando Agerrek egina: artisautza eta arkitektura bat eginda.

Almandozen Galtzaga Jauregia dago, XVIII. mendeko oinetxea. Gaur egun erabat berritua, eta ostatu bihurtua.

Jauregia ere bisitatzen ahal dugu. Jauregia antzinako zerrendetan ageri zen oinetxea da. Ezkerralde murriztuko armarri du; kasketa ezkerretara begira dago, sasikotasuna adieraziz. Armarria oso xumea da; beraz, pentsa dezakegu oso antzinakoa dela.

Parrokia-eliza berria San Pedroren omenez eraiki zuten.

Herriko Bestak ekainean izaten dira, Gorpuzti Egunean.

Almandoztik, NA-1210 errepidea hartuta, Belateko gainera joaten ahal gara. Bide osoa baso tartean eginen dugu, maiz aski lainopean egoten den baso misteriotsuz inguraturik. Gain horretan Belateko Gaztelua izan zenaren aurriak daude. Bataila garrantzitsuak egin ziren bertan. Horietako batean, gipuzkoarrek, Gaztelako erresumaren aldekoek, bereak egin zituzten Iruña bonbardatzeko Albreteko Joanen (Nafarroako tronutik kendua) armada frantsesak erabilitako zortzi sakre, bi kainoi eta bi kulebrina. Joana Eroa erreginak 1513 baimena eman zion Gipuzkoako Diputazioari bere armarrian hamabi kainoi paratzeko (gaur egun halaxe ageri da).

Volver arriba