Berroeta
Altitudea: 376 metro.
Biztanleria 2005ean: 121 biztanle.
Iruñetik 35 km-ra dago. Berroetara heltzeko NA-2540 errepidea hartu behar da, bai Iruritan barrena, bai N-121-A errepidetik etorrita Almandozko tunelaren irteeran eskuinaldera dagoen desbideratzea hartuta.
Berroeta Martin Luis Etxeberriaren sorterria da. Baztandar hori distira handiko brigadier karlista izan zen, eta gertakari historiko deigarri baten protagonista. Baztango alkatea, eta gerran kapitaina izan zen.
Aipatzekoak dira Berroetan:
Iriarte Etxearen armarria (2. zk).
Herriaren sarreran harriz egindako lan ikusgarria dago, merenderoan. Herriko esku-langile batek, Jose Lorenzo Rementegik, irudi zoragarriak landu zituen, eta ondoan testua paratu zien.
Herriko eliza Tourseko San Martinen ohoretan eraiki zuten.
Herriko Bestak Mendekoste egunean ospatzen dira (maiatzean edo ekainean).
Herriaren ondoan, Eneolito-Burdin Aroko hobiak daude (K.a. 2650-350). Trikuharri, tumulu eta harrespil itxurako hilobien ondoan, harlauza handi batzuk daude zutika: zutarriak, funtzioa eta esanahia argitu gabe duten elementuak. Ibilbidea Sorotako tumulutik, Soateko trikuharritik, Urdintzeko zutarritik, eta Elorregi eta Izkoako harrespiletan barna doa.