Klima

Baztan Ibarra, klimatologiari dagokionez, eremu kantabriarrekoa da. Klima epela du, euria ugari izaten da urte osoan, eta elurte arinak negu aldera. Nolanahi ere, elurteak Baztan Ibarreko mendi eta herririk garaienetan izaten dira nagusiki. Ibarraren behealdean, berriz, neketan egiten du elurra, eta egiten duenean, ez du luzez irauten, ez baitu zuritzen.

Paisaje nevado de unas ovejas pastando            Vista de varias casas en el monte

Ibarrean hodeitza handia izaten da, eta euri aunitz egiten du. Baztango klimaren ezaugarririk aipagarriena prezipitazioak dira, urteko 1.400dik 1.600 milimetrora metro karratuko. Horren ondorioz, ibarra berdea eta hezea da, eta horiek ematen diote xarma berezia. Hauexek dira, urteko hamabi hilabeteetan banatuta, azken urteotako batez besteko prezipitazioak:

  • Urtarrila: 180 mm.
  • Otsaila: 130 mm.
  • Martxoa: 185 mm.
  • Apirila: 210 mm.
  • Maiatza: 130 mm.
  • Ekaina: 80 mm.
  • Uztaila: 75 mm.
  • Abuztua: 65 mm.
  • Iraila: 110 mm.
  • Urria: 125 mm.
  • Azaroa: 145 mm.
  • Abendua: 180 mm.
Volver arriba