Kokapena

Baztan udalerria, Nafarroaren iparrean kokatua, 376,8 kilometro koadro ditu, eta Foru Erkidegoko udalerririk zabalena da. Ibarrak honako herri hauek ditu hegotik iparrera: Almandoz, Berroeta, Aniz, Ziga, Oronoz, Arraioz, Irurita, Gartzain, Lekaroz, Elizondo, Elbete, Arizkun, Azpilkueta, Erratzu eta Amaiur. Aipatu herriak lau kuartel historikotan banatzen dira: Basaburua (Almandoz, Berroeta, Aniz, Ziga), Erberea (Oronoz, Arraioz, Irurita eta Gartzain), Elizondo (Lekaroz, Elizondo, Elbete) eta Baztangoiza (Arizkun, Azpilkueta, Erratzu eta Amaiur). Antzinako garaietatik, Baztango herriak, edo lekuak, Unibertsitate erregimena dute; beraz, ibar osoak udal-barruti bakarra osatzen du. Ildo horretan, ibarreko herri-lurrak kudeatzen dituen Batzar Nagusiaren Ordenantzen atarikoan Baztanen hamabortz Lekuak biltzen direla erraten da, eta ez Baztan hamabortz lekuen batasunak osatzen duenik.

Lur-eremu osoaren % 84, hau da 2.840 hektarea, herri-lurra da. Baztanen kokapen zehatza 2º10’10” ekialdera eta 43º8’45” iparraldera da. Mendebaldean muga egiten du Donamaria, Bertizarana eta Etxalarrekin; hegoaldean Kinto, Erregerena, Lantz, Anue eta Ultzamako herri-basoekin; ekialdean Iparralderekin; eta iparrean Zugarramurdi eta Urdazubirekin.

Vista panorámica de ArraiozVista panorámica de Azpilkueta

Volver arriba