2025eko urriak 16

AMArtean zikloraren baitan, Arizkunenean amen talde egonkor bat sortzeko bilera irekia

AMArtean zikloaren amaiera gisa, urriaren 21ean, asteartea, 17:00etan, Arizkunenean bilera ireki bat eginen da amatasunen inguruan lantalde egonkor bat osatu nahi duten amendako.

Foto noticia

AMArtean zikloaren amaiera gisa, urriaren 21ean, asteartea, 17:00etan, Arizkunenean bilera ireki bat eginen da amatasunen inguruan lantalde egonkor bat osatu nahi duten amendako.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eta Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak antolatuta, bilkura honen helburua topagune iraunkor bat sortzeko oinarriak ezartzea da, amek beren eguneroko erronkei lotutako esperientziak, kezkak eta ikaskuntzak partekatzeko aukera izan dezaten.

Bilerak modu kolektiboan definitu nahi ditu etorkizuneko taldearen interesak, helburuak eta dinamikak, zaintzarako, entzuteko eta ahalduntze partekaturako gune bihurtu nahi baitu. Amatasunek eskakizun sozial, emozional eta laboral konplexuei aurre egin behar dieten testuinguru batean, laguntza, ahizpatasun eta hausnarketa sareak sortzea funtsezko tresna da norbanakoaren eta komunitatearen ongizaterako.

Berdintasun zerbitzuak eta oinarrizko gizarte zerbitzuak bailarako eta inguruetako ama guztiak gonbidatzen ditu bilera ireki honetan parte hartzera eta AMArtean zikloan hasitako lanari jarraipena eman nahi dion proiektu komun bat martxan jartzen laguntzera, emakumeen arteko laguntza eta elkartasun loturak sendotuz.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen 2026ko Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta Baztango Udalak aho batez onartutako adierazpen instituzionala

2026ko Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta Baztango Udalak aho batez onartutako adierazpen instituzionala

Baztan aniztasunean oinarritutako bizikidetzaren erreferente izatea nahi dugu. Baztan guztion etxea da, eta etxe horretan pertsona guztiek izan behar dute beren nortasuna askatasunez bizitzeko aukera. Horregatik, Baztango Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira antolatuko diren ekimenekin bat egitera eta sexu- eta genero-aniztasuna errespetatzen eta baloratzen duen herri bat eraikitzen segitzera.

Volver arriba