2025eko apirilak 30

Baztango Udala “AMArtean” zikloaren bidez gogoeta kolektiborako gune bat abiarazten du, amatasunen inguruan

Baztango Udalak, Berdintasun eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzen eskutik, “AMArtean” jarduera zikloa aurkezten du. Proposamen honek amatasunaren esperientzien inguruko topaketa, gogoeta eta sentsibilizaziorako gune bat sortzea du helburu. Herritar guziei zabalik dauden hitzaldi eta jarduera kulturalez osatutako ziklo bat da, ikuspegi  literariotik abiatua eta gorputza eta bizipenetan oinarrituta, loturak ehuntzeko eta amatasun garaikidearen inguruan gogoeta kritikoa pizteko.

Foto noticia

Baztango Udalak, Berdintasun eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzen eskutik, “AMArtean” jarduera zikloa aurkezten du. Proposamen honek amatasunaren esperientzien inguruko topaketa, gogoeta eta sentsibilizaziorako gune bat sortzea du helburu. Herritar guziei zabalik dauden hitzaldi eta jarduera kulturalez osatutako ziklo bat da, ikuspegi  literariotik abiatua eta gorputza eta bizipenetan oinarrituta, loturak ehuntzeko eta amatasun garaikidearen inguruan gogoeta kritikoa pizteko.

Sei jarduera izanen dira udaberri eta udazkenean zehar, eta horietan parte hartuko dute idazle, argazkilari, antzerkilari eta aditu ezberdinek. Bertan jorratuko dira, bertzeak bertze, indarkeria obstetrikoa, kontziliazioa, zaintza edo amatasun esperientzia anitzak. Horrez gain, urrian ama-talde egonkor bat sortzeko interesa duten emakumeekin bilkura irekia eginen da.

Udaberria: amatasuna birpentsatzeko gonbitea

Zikloa udaberrian abiatuko da sentsibilizaziorako hiru jarduerarekin:

  • “Amatasunaren inguruko errepasoa” | Hitzaldia Estitxu Fernandez-ekin
    Maiatzaren 13an (asteartea) | 17:00-19:00 | Arizkuneneako hitzaldi-gelan
    Egileak amatasunari buruzko bere hiru lan garrantzitsuak aurkeztuko ditu: Gure erditzearen jabe (2013), M ama, eme, ume (2022) eta Sortze berri bat (2023), gorputza, haurdunaldia eta loturak ardatz hartuta.
  • “Lotura Basatiak” | Antzerki-performancea
    Maiatzaren 25ean (igandea) | 18:00etan | Iruritako antzokian
    Amatasunak ehuntzen dituen lotura basati eta ikusezinen inguruko proposamen eszenikoa.
  • “Ama ta Asunak” | Argazki erakusketa eta proiekzioa June Baonza Pagaldai-rekin
    Ekainaren 12an (ortzeguna) | 17:30-20:30 | Arizkuneneako 3. solairuan
    Ama-alaba harremanak, memoria eta nortasuna ukitzen dituen lan bisual intimoa eta poetikoa.

Udazkena: amatasun eta zaintzaren inguruko formakuntza

Udaren ondotik, zikloak jarraipena izango du formazio izaerako hiru hitzaldirekin:

  • “Kontziliazioaren eta amatasunaren ipuina” | Berhezi-rekin
    Irailaren 17an | 18:00etan | Arizkuneneako hitzaldi-gelan
    Amek pairatzen dituzten presio sozial eta lanekoen inguruko ikuspegi kritikoa.
  • “Indarkeria obstetrikoa” | Estitxu Fernandez Maritxalar-ekin
    Irailaren 23an | 17:00ean | Arizkuneneako hitzaldi-gelan
    Haurdunaldi eta erditze prozesuetan ematen den isilpeko errealitatearen inguruko gogoeta.
  • “Nola zaindu norbera eta elkar amatasun garaian?” | PAREAN elkartearekin
    Urriaren 8an | 18:00etan | Arizkuneneako hitzaldi-gelan
    Banakako eta taldeko zaintza-praktikak amatasun esperientzian.

Ama-talde baten sorrera lantzeko bilera irekia

Zikloari bukaera emateko, amatasunen inguruan lan egiteko interesa duten emakumeekin bilera ireki bat antolatuko dugu. Bilera horretan elkarrekin aztertuko ditugu taldearen interesak, helburuak, dinamika eta partaideen erabilgarritasuna.

Urriaren 21ean | 17:00ean | Arizkuneneako hitzaldi-gelan

 

Baztango Udaletik herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu jarduera ziklo honetan parte hartzera. “AMArtean” proiektuak espazio bat izan nahi du, non amatasunaren inguruko bizipen eta ahots guztiek lekua izanen duten: amatasunean direnak, ez daudenak, zalantzan daudenak, bakarrik sentitzen direnak edo komunitatea bilatzen dutenak.

Antolatzailea: Baztango Udala – Gizarte eta Berdintasun Zerbitzuak

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen “Amatasunaren inguruko errepasoa” hitzaldiak emanen dio hasiera AMArtean zikloari, Estitxu Fernandez lesakarrarekin

“Amatasunaren inguruko errepasoa” hitzaldiak emanen dio hasiera AMArtean zikloari, Estitxu Fernandez lesakarrarekin

Datorren maiatzaren 13an, 17:00etan hasita, Arizkuneneako hitzaldi aretoan, hitzaldi irekia izanen da Estitxu Fernandez idazle lesakarrarekin. Jarduera hau AMArtean zikloaren barruan kokatzen da. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen eta Baztango Udalaren Berdintasun Zerbitzuaren ekimena da, amatasunen inguruko hausnarketarako eta topaketarako guneak sortzeko, begirada kritiko eta komunitario batetik abiatuta.

Imagen “Sistema eraldatzeko, bollerismoak” hitzaldia BERTAN BEHERA!!

“Sistema eraldatzeko, bollerismoak” hitzaldia BERTAN BEHERA!!

Apirilaren 26an ospatuko den Ikusgarritasun Lesbikoaren Nazioarteko Eguna dela eta herritar guztiak gonbidatzen ditugu, haien nortasuna edo genero-adierazpena kontuan hartu gabe, kolektiboki interpelatzen gaituen eta mundua begirada kritiko, inklusibo eta erabat aske batetik birpentsatzera gonbidatzen gaituen hitzaldi honetan parte hartzera.

Volver arriba