2025eko irailak 15

AMArtean zikloraren baitan, udazkeneko saioei segida emateko, “Kontziliazioaren eta amatasunaren ipuina” hitzaldia Arizkunenean

Irailaren 17an, 18:00etan, Arizkunenea aretoko hitzaldi-gelan izanen da “Kontziliazioaren eta amatasunaren ipuina” izeneko hitzaldi irekia, Berhezik eskainia.  AMArtean zikloko saio honek gogoeta eta prestakuntza-analisiari eginen dio tartea, amatasunak gaur egun duten erronka sozial eta pertsonalei buruz. 

Foto noticia

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek eta Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak antolaturik, irailaren 17an, 18:00etan, Arizkunenea aretoko hitzaldi-gelan izanen da “Kontziliazioaren eta amatasunaren ipuina” izeneko hitzaldi irekia, Berhezik eskainia.  AMArtean zikloko saio honek gogoeta eta prestakuntza-analisiari eginen dio tartea, amatasunak gaur egun duten erronka sozial eta pertsonalei buruz.

Lana eta bizitza, bizitza pertsonala eta familia uztartzea gaur egungo erronka nagusietako bat da, bereziki emakume aunitzendako. Hala ere, kontziliazioari buruzko diskurtso atseginen gibelean, egitura desberdintasunak, karga mentala eta zaintzen ikusezintasuna presenta egonta, sistema oraindik ere amatasunak sakrifizio egoeran kokatzen ditu.

Dinamika horiek ulertzea funtsezkoa da benetako aldaketa bulkatzeko. Irtenbide indibidualak eta autoexijentziaren mezuak ez dira nahikoak: beharrezkoa da egitura sozial eta laboralak eraldatzea, oraindik zaintzen errealitatea kontuan hartzen ez dutenak. Zailtasunak izendatzea da eraldaketa kolektiborako lehen urratsa.

Jarduera hau herritar guztiei zuzenduta dago, ez ama direnei soilik. Izan ere, kontziliazioa eta zaintzak ikuspegi feministatik berriz pentsatzea guztion ardura da. Horregatik, gonbidapena luzatzen dugu aktiboki parte hartzera, esperientziak partekatzera eta gaur egungo zein etorkizuneko zaintzak bidezkoagoak izateko ezinbertzeko eztabaidan laguntzera.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen TRANSIZIOAN ZAINDUZ

TRANSIZIOAN ZAINDUZ

Baztango Gizarte, Kirol eta Berdintasun Zerbitzuek klimaterioan eta menopausian ongizate integrala sustatzeko programa bat martxan paratuko dute.

Imagen Baztango Gizarte eta Berdintasun Zerbitzuek AMARTEANen edizio berri bat sustatu dute

Baztango Gizarte eta Berdintasun Zerbitzuek AMARTEANen edizio berri bat sustatu dute

2026ko lehen edizioaren esperientziaren ondoren, taldeak ikasturte berri bati ekinen dio, berriz ere amen parte-hartze aktiboa baliatuz. Horregatik, saioak hasi aurretik antolaketa-bilkura bat eginen da, eta bertan parte-hartzaileek elkarrekin erabakiko dituzte taldearen funtzionamendua, saioen maiztasuna, ordutegiak, datak, landu nahi dituzten gaiak eta lan egiteko modua.

Volver arriba