2025eko maiatzak 8

“Amatasunaren inguruko errepasoa” hitzaldiak emanen dio hasiera AMArtean zikloari, Estitxu Fernandez lesakarrarekin

Datorren maiatzaren 13an, 17:00etan hasita, Arizkuneneako hitzaldi aretoan, hitzaldi irekia izanen da Estitxu Fernandez idazle lesakarrarekin. Jarduera hau AMArtean zikloaren barruan kokatzen da. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen eta Baztango Udalaren Berdintasun Zerbitzuaren ekimena da, amatasunen inguruko hausnarketarako eta topaketarako guneak sortzeko, begirada kritiko eta komunitario batetik abiatuta.

Foto noticia

Datorren maiatzaren 13an, 17:00etan hasita, Arizkuneneako hitzaldi aretoan, hitzaldi irekia izanen da Estitxu Fernandez idazle lesakarrarekin. Jarduera hau AMArtean zikloaren barruan kokatzen da. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen eta Baztango Udalaren Berdintasun Zerbitzuaren ekimena da, amatasunen inguruko hausnarketarako eta topaketarako guneak sortzeko, begirada kritiko eta komunitario batetik abiatuta.

Saio honetan, egileak ama izatearen esperientziari buruzko hiru lan errepasatuko ditu: Gure erditzearen jabe (2013), M ama, eme, ume (2022) eta Sortze berri bat (2023). Bere ibilbide literarioaren bidez, Fernandezek erditzeari, hazkuntzari eta loturei heltzen die begirada feminista eta kokaleku batetik, inposatutako estereotipo eta isiluneetatik harago amatasuna pentsatzeko gakoak emanez.

Kontakizun horiek ezagutzea eta horiei buruz hausnartzea funtsezkoa da amatasuna esperientzia homogeneo eta unibertsal gisa desmitifikatzeko. Emozio kontraesankorrei, aldaketek eta itxaropenek zeharkatzen dituzten gorputzei ahotsa emateko aukera ematen digu, baita zalantzak, beldurrak eta ziurtasunak partekatzeko espazio seguruak irekitzeko ere. Literatura, adierazpen-bide gisa, tresna indartsua izan daiteke bizipen indibidualak jakintza kolektibo bihurtzeko.

Herritar guztiak hitzaldi honetara hurbiltzera animatzen ditugu. Amatasuna birpentsatzea ez da soilik amen zeregina: erantzukizun partekatua da, gizarte bidezkoagoa eraiki nahi badugu. Estitxu Fernandezekin izanen dugun hitzordua entzuteko, zalantzan jartzeko eta ikasteko aukera paregabea izanen da.

Izen-ematea ez da beharrezkoa.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Bizirauteko sareak ehunduz: indarkeria matxista pairatu duten emakumeei zuzendutako laguntza psikoedukatibo eta musikoterapeutikoko landa-proiektu batek saria jaso du

Bizirauteko sareak ehunduz: indarkeria matxista pairatu duten emakumeei zuzendutako laguntza psikoedukatibo eta musikoterapeutikoko landa-proiektu batek saria jaso du

Baztango Udalak, Bortzirietako eta Malerrekako Mankomunitateekin batera, aitortza jaso du Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Tokiko Jardunbide Egokien Lehiaketaren X. edizioan (2025-2026), FEMPk eta Genero Indarkeriaren aurkako Gobernu Ordezkaritzak antolatutako deialdian, “Babesgune terapeutiko egonkorra: indarkeria matxistaren biktima eta biziraule diren emakumeendako laguntza psikoedukatiboa eta musikoterapeutikoa” proiektuari esker.

Imagen Baztango Udalak Berdintasunerako II. Plana luzatzea adostu du

Baztango Udalak Berdintasunerako II. Plana luzatzea adostu du

Luzapenari esker, 2026an eta 2027an oraindik burutu gabe dauden ekintzak garatzen segituko da. 2028a berriz, kanpo-ebaluazioa egiteko urtea izanen da; urte horretan eginen da planaren ebaluazio orokorra, berdintasunaren egoeraren diagnosia eguneratuko da, eta Baztango Emazteki* eta Gizonen* Berdintasunerako III. Plana prestatzeko oinarriak landuko dira.

Volver arriba