Anariren kontzertua
Abeslariak kontzertua eskainiko du larunbat honetan, urriak 26, 19:00etan Kultur Etxean. Anari Alberdi (Azkoitia, 1970) euskal musikaren panoramako ahots pertsonaletarikoa izatera iritsi da, 1996an “Anari” lehen diskoa argitaratu zuenetik. Geroztik, “Habiak”, “Zebra”, “Irla Izan”, “Zure aurrekari penalak” eta “Epilogo bat” grabatu ditu. “Giza Zarata” Anariren zazpigarren lan luzea da, Cadizko Puerto Santa Mariako PACO LOCO estudioan grabatu dute 2024ko urtearen hasiera aldera, eta Joaquin Pascualekin batera moldatua eta ekoiztua izan da. Hasieratik kritika espezializatuak haren musika-ibilbidea Euskal Herriko ahots garrantzitsuenen artean kokatu badu ere, gaur egun, hitzen balio poetikoa eta literarioaren ikuspegitik, euskal literaturako leku nabarmen batean kokatzen dute batzuek. Duela gutxi lehen bi liburuak argitaratu ditu: Gari eta goroldiozko, 2022, SUSA (nobela) Demoliciones controladas 2023, PEPITAS, abestien letren itzulpenak.