2022ko abuztuak 1

ANIZTASUNA EREIN, ASKATASUNA BILTZEKO Kanpaina Baztanen

ANIZTASUNA EREIN, ASKATASUNA BILTZEKO Kanpaina ibiltaria Baztanen ibiliko da LGTBIQ+ pertsonak landa-eremuan ikusarazteko.

Foto noticia

LGTBI+ PROGRAMA IBILTARIARI

Sexu- eta genero-aniztasuna Nafarroako lurralde guztietara hurbiltzeko, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak beste urte batez LGTBI+ programa ibiltaria garatzen du, herritar guztiei zuzendua, berdintasunean, errespetuan eta LGTBI+ aniztasunaren aitorpen positiboan oinarritutako sentsibilizazioaren bidez gizarte-aldaketa sustatzeko.

ANIZTASUNA EREIN, ASKATASUNA BILTZEKO Kanpaina ibiltaria Baztanen ibiliko da LGTBIQ+ pertsonak landa-eremuan ikusarazteko.
Bertan LGTBIQ+ gaiei buruzko arreta eta informazioa emanen da eta bideo didaktikoak proiektatuko dira.

📅 Abuztuak 2, ELIZONDO
⏰ 11:30 aurkezpena
📍 Plazan

📅 3/08: IRURITAn ⏰ 9:00-14:00
📅 4/08: ERRATZUn ⏰ 9:00-14:00

AGENDA LGTBI+ 2022

Programa honek, “Aniztasuna erein, askatasuna biltzeko” lelopean, bi helburu ditu: batetik, herritarrentzat sexu- eta genero-aniztasunaren balioei buruz sentsibilizatzea, eta, bestetik, Nafarroako LGTBI+ pertsona eta kolektiboen ikusgaitasuna bultzatzea.

Horretarako, ibilgailu ibiltari bat prestatu dute, Nafarroako hainbat herritara bidaiatzeko. Espazio ibiltari horren barruan hainbat material eta eduki didaktiko eta ikus-entzunezko daude.

Programaren materialak INAIren webgunean daude eskuragarri:

https://www.igualdadnavarra.es/eu/programak-1

Espazio ibiltarira hurbiltzen diren herriko pertsonak Kattalinguneko – sexu eta genero-aniztasunari erantzuteko zerbitzu publikoa- sexologian espezializatutako langileek artatzen dituzte. Langile horiek informazioa ematen dute eta herri bakoitzeko biztanleek dituzten zalantzak eta kontsultak erantzuten dituzte.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Baztango Udalak Berdintasunerako II. Plana luzatzea adostu du

Baztango Udalak Berdintasunerako II. Plana luzatzea adostu du

Luzapenari esker, 2026an eta 2027an oraindik burutu gabe dauden ekintzak garatzen segituko da. 2028a berriz, kanpo-ebaluazioa egiteko urtea izanen da; urte horretan eginen da planaren ebaluazio orokorra, berdintasunaren egoeraren diagnosia eguneratuko da, eta Baztango Emazteki* eta Gizonen* Berdintasunerako III. Plana prestatzeko oinarriak landuko dira.

Imagen Martxoak 8 – FEMINISMOARI ESKER… GAUR IZAN, EGON, ESAN ETA ERABAKI DEZAKEGU

Martxoak 8 – FEMINISMOARI ESKER… GAUR IZAN, EGON, ESAN ETA ERABAKI DEZAKEGU

Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Nafarroako Toki eta Lurralde Entitateek ezinbesteko errealitate bat gogorarazi nahi dugu: gaur egun barneratuta ditugun eta gure eguneroko bizitzaren parte diren eskubide eta askatasun asko mugimendu feministaren borrokei eta historian zehar emakumeen antolamendu kolektiboari esker lortu dira.

Volver arriba