2023ko abuztuak 1
Artearen ibilbidea berriz martxan

Baztan-Bidasoko paisaiak liluragarriak dira eta hortaz ere, behin eta berriz margotuak . Naturak eskaintzen digun edertasuna eta kolore dantzak zentzumenak astintzen dizkigu. Hitzekin adierazi ezin dena, pinzela eskutan eta kolore paleta hartuta adierazi dute behin baino gehiagotan margolariek. Uda iristen delarik, Baztango artistek euren estudioetako ateak zabaltzen dituzte euren artelanak erakusteko. Horixe da “Artearen ibibidea”, erakusketaz-erakusketa bidaiatzeko proposamena.
Gainera, aurten ere , ibilbidea eginez, zozketa batean parte hartu ahal izanen duzu.
Egin ibilbidea eta parte hartu zozketan!