Ernatu dinamikaren aurkezpena
Irailaren 21ean, 18:00etan, Arizkunenean, ERNATU dinamika aurkezteko solasaldia eginen dugu, Baztango eragile eta elkarteekin euskararen egoeraz eta etorkizunaz solasteko. Zer...
Aurten ere, Baztango Udalak eta Baigorriko Herriko Etxeak Baztan-Baigorri topaketak antolatu dituzte, bi ibarren arteko harremanak sendotu eta euskararen sustapena helburu nagusi hartuta.
Ekainaren 5ean egin zuten aurtengo hitzordua, Erratzun, eta 10 eta 12 urte bitarteko 24 gaztetxok hartu zuten parte. Egitarau oparoa prestatu zuten, eta parte-hartzaileek egunaz ederki gozatzeko aukera izan zuten.
Lehenik, elkar ezagutzeko jolasak egin zituzten. Ondotik, bakoitzak bere herriko inauterien berri eman zien gainerakoei, tradizioak partekatu, jantziak erakutsi… Topaketarekin bukatzeko, Ameli ipuin-kontalariarekin izan zuten saioa: bertan, Lurdes Iriondoren istorioa ezagutu eta haren kantuak elkarrekin abestu zituzten.
Topaketaren balorazioa arras baikorra izan da. Bi aldeetako irakasleek eta teknikariek nabarmendu dute halako ekimenek duten garrantzia, eta mugaren bi aldeetako harremanak sendotzen eta euskararen inguruko elkarlana sustatzen jarraitzeko beharra azpimarratu dute.
Irailaren 21ean, 18:00etan, Arizkunenean, ERNATU dinamika aurkezteko solasaldia eginen dugu, Baztango eragile eta elkarteekin euskararen egoeraz eta etorkizunaz solasteko. Zer...
Baztanen erroldatutako 16 urtetik gorako ikasleentzako dirulaguntza deialdia (2025-2026 ikasturterako).Informazio guztia: https://www.baztan.eus/wp-content/uploads/2026/05...
Abuztuko hilabetean eginen dute Elizondoko Eskola Publikoan, 3tik 28ra60 haur izan dira aurten Baztango Udako Jostaldian izena eman dutenak. Iaz bezala, as...