2021eko urriak 22

Baztan, berdintasunerantz pausu neurtu eta beharrezkoak ematen

Emakume* migratuekiko lehen bileraren ondotik sektore desberdinetako emakumeak* elkartu dira

Foto noticia

Baztango Udala Baztan benetako berdintasunaren aldeko apustu garbia egina du eta bide horretan buru belarri murgildu da Berdintasun Zerbitzuak teknikari berriaren kontratazioa burutuz geroztik. Duela aste batzuk, berdintasuna helburu, hurrengo aste eta hilabeteetarako bide orria markatu zuten eta dagoeneko hasiak dira pausuak ematen.

Azken hilabeteetan udal barnean berdintasun ikuspegia txertatzeko lanketa egin da, langileen gaitasunak indartzeko asmoz. Horretarako politikariekin eta teknikariekin bilerak eta sentsibilizazio saioak egin dira. Herritarren eta batez ere emakumeen* eta nesken* beharrei erantzunen dion plangintza estrategikoa egiteko pausuak abiatu dituzte.

Bide horretan, I. Berdintasun Planaren ebaluazioa eta erronka berrien identifikazioa ardatz dituen prozesua martxan jarri dute, eta Baztango emakumeen* bizipen eta errealitateak ezagutzeko asmoz bilera desberdinak antolatu dituzte.

Lehenbizikoa pasa den astean egin zen, emakume* migratuekin bildu eta beren bizipenak hartu zituzten ardatz. Familia urrun utzi behar izatearen gogortasuna, bakardadea, tristura eta kultura desberdintasunak hizpide izan zituzten, hala nola, jazarpen eta indarkeria gaiak ere, eta lan eskubide urraketa nabarmendu zituzten. Bizipen gogorrak aipatu zituzten parte hartu zuten emakumeek*, baina argi printzak ere sumatu ziren, Baztango paisaiaren edertasuna eta bertan aurkitu duten lasaitasuna goraipatuz.

Finean, Baztango II. Emakume* eta Gizonen* Berdintasunerako planean gehitu beharreko ekarpen anitz egin zituzten.

Bigarren hitzordua aste honetan izan da. Kasu honetan, hezkuntza, kultura, kirolean edota herrigintzan ari diren emakumeak* bildu ziren. Elhuyarrek dinamizatu zuen saioa, Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuarekin batera. Lehenbizi aurkezpen dinamika bat egin zuten eta gero talde txikietan banatuta hausnarketa gune bat ireki zuten gai desberdinen inguruan berdintasunaren egoera aztertzeko, bertzeak bertze, hezkuntza, euskara, kirola, kultura, aisia eta besta guneak, enplegua, baliabide ekonomikoak, indarkeria matxista, espazio publikoaren erabilera, mugikortasuna; zaintzaren antolaketa soziala, administrazio publikoa eta emakumeen* ahalduntzea.

Ikuspegi orokor batetik gai guztiak landu ondotik lehentasunak identifikatu zituzten gero, sakontasun gehiago behar dituztenak zerrendatuz.

Bide orrian markatutako hurrengo hitzordua urriaren 27an izanen da, Baztango 15 herrietako zinpeko alkateekin izanen da, herrietako errealitatearen berri jasotzeko.

Fase honetako azken bilera azaroaren 10ean izanen da, lurrarekin harremana duten emakumeekin* bilduko dira, hala nola nekazaritza eta abeltzaintza sektorean ari direnekin, eta nekazal baserri inguruan bizi direnekin. Saio guztiak Arizkunenean.

ITURRIA Diario de Noticias de Navarra. Irakurri berria hemen.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen 2026ko Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta Baztango Udalak aho batez onartutako adierazpen instituzionala

2026ko Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta Baztango Udalak aho batez onartutako adierazpen instituzionala

Baztan aniztasunean oinarritutako bizikidetzaren erreferente izatea nahi dugu. Baztan guztion etxea da, eta etxe horretan pertsona guztiek izan behar dute beren nortasuna askatasunez bizitzeko aukera. Horregatik, Baztango Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira antolatuko diren ekimenekin bat egitera eta sexu- eta genero-aniztasuna errespetatzen eta baloratzen duen herri bat eraikitzen segitzera.

Imagen Bizirauteko sareak ehunduz: indarkeria matxista pairatu duten emakumeei zuzendutako laguntza psikoedukatibo eta musikoterapeutikoko landa-proiektu batek saria jaso du

Bizirauteko sareak ehunduz: indarkeria matxista pairatu duten emakumeei zuzendutako laguntza psikoedukatibo eta musikoterapeutikoko landa-proiektu batek saria jaso du

Baztango Udalak, Bortzirietako eta Malerrekako Mankomunitateekin batera, aitortza jaso du Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Tokiko Jardunbide Egokien Lehiaketaren X. edizioan (2025-2026), FEMPk eta Genero Indarkeriaren aurkako Gobernu Ordezkaritzak antolatutako deialdian, “Babesgune terapeutiko egonkorra: indarkeria matxistaren biktima eta biziraule diren emakumeendako laguntza psikoedukatiboa eta musikoterapeutikoa” proiektuari esker.

Volver arriba