URRIAK 15, LANDA EREMUKO EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA: LANDA EREMUKOAK KONPLEXURIK GABE
Bertze behin, Baztango Udalak Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionala aho batez onartu du irailaren 26ko osoko bilkuran
Elizondo, 2024ko irailaren 16a. Urriaren 19an, berriz ere Baigorri eta Baztango 40 gazte elkartuko dira Elizondon, bi haranak lotzen dituzten lotura historiko eta kulturalak sendotzeko asmoz. “Nor bizi da Izpegiren bertze aldean?” izenburupean eginen den III. Topaketa honetan. Baigorriko eta Baztango udalek batera antolatutako ekimen honen helburua galdutako harremanak berreskuratzea eta bi herrietako gazteen arteko elkar ezagutza sustatzea da.
Jardunaldia goiz eta arratsalde osoan zehar eginen da, eta abentura dosi batekin hasiko da Elizondoko Aventura Park parkean, Beartzungo auzoan. Gazteek aire zabaleko hainbat jardueraz gozatuko dute, beren trebetasunak probatzeko eta talde-lana sustatzeko.
Arratsaldean, jarduera Elizondoko hirigunera eramanen da, eta bertan gazteek herriko ondare kultural eta artistiko aberatsa ezagutzeko diseinatutako jolasetan parte hartzeko aukera izanen dute. Dinamika ludiko eta sortzaileen bidez, parte hartzaileek Elizondoko historia, ohiturak eta tradizioak ezagutuko dituzte.
“Topaketa hau aukera paregabea da Baigorriko eta Baztango gazteek elkar ezagutzeko, esperientziak partekatzeko eta adiskidetasun-lotura berriak eraikitzeko”, “Ekimen honek bi haranak lotzen zituzten harreman historikoak berreskuratzeko eta gure inguruko gazteen artean nortasun partekatua sustatzeko balio izatea nahi dugu”.
“Nor bizi da Izpegiren bertze aldean?” 12 eta 15 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta bi udalek gazteen parte-hartzea eta kohesio soziala eta kulturala eta bi udalerrien arteko lankidetza sustatzen dituzten proiektuen garapena sustatzearen alde egindako apustuaren barruan kokatzen da.
Izen-emateak irailaren 16tik 30era
Izen-emateak irailaren 16tik 30era egonen dira zabalik. Interesatuek izena eman dezakete 689 03 50 78 telefonora deituz edo gizartezerbitzua@baztan.eus helbidera posta elektroniko bat bidaliz. Gogoan izan parte-hartzaile bakoitzak bere bazkaria ekarri beharko duela ekitaldiaren egunerako. Plazak mugatuak direnez, familiak ahalik eta azkarren izena ematera animatzen ditugu.
Topaketa hau aukera bikaina da mugaren bi aldeetako gazteek elkar ezagutzeko eta jarduera zirraragarriz betetako egun bat partekatzeko ingurune natural paregabe batean.
Aurkezpeneko prentsaurrekoa
Ekimenaren xehetasun guztien berri emateko, Baztango alkateak eta Baigorriko kontseilariak prentsaurrekoa eskaini dute irailaren 16an, astelehena, 11:00etan, Baztango udaletxean, Elizondon. Prentsaurrekoan, topaketaren egitarau osoa aurkeztu da, eta bi komunitateen arteko loturak indartzeko ekitaldiak duen garrantzia azpimarratu da.
Animatu parte hartzera eta gozatu esperientzia ahaztezin batez!
Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuekin.
Bertze behin, Baztango Udalak Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionala aho batez onartu du irailaren 26ko osoko bilkuran
Gauza gutxi dago barrea baino urratzaile eta beharrezkoagorik. Umorea eta barrea sendagarriak dira. Lasaitzen eta husten dute. Modu gutxitan iristen dira mezuak umorearekin ba...
Baztango Udalak Artearen ibilbidea liburuxka argitaratu du aurten ere. Amaiurren, Erratzun, Arizkunen, Elizondon eta Iruritan dauden 15 erakusketari buruzko informazioa bilt...