2025eko uztailak 4

BAZTAN IKERGAI DUTEN IKASKETA AKABERAKO PROIEKTU EDO LANETARAKO 2025. URTEKO LAGUNTZEN DEIALDIA. LABURPENA.

BAZTAN IKERGAI DUTEN IKASKETA AKABERAKO PROIEKTU EDO LANETARAKO 2025. URTEKO LAGUNTZEN DEIALDIA. LABURPENA.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da.

Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/840542).

Baztango Udalak, 2025eko ekainaren 5ean egin bilkuran, onetsi zituen Baztan ikergai duten ikasketa akaberako proiektu edo lanetarako 2025. urteko laguntzen oinarriak.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Baztango udalerrian errolda izatea edota ikasketak egiteagatik beste udalerri batean erroldatuta egotea, betiere aurreko erroldatzea Baztanen izan bada.

2023/2024 ikasturtean GAL edo MAL egin izan edota 2024/2025 ikasturtean matrikulatuta egotea azken ikasturte gisa.

Baztango udalarekin zorrik ez izatea.

Bigarrena.–Xedea.

Baztan ikergai duten gradu amaierako lanak (GAL) edo master amaierako lanak (MAL) egiteko dirulaguntza ematea proposatu du Baztango Udalak.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

https://www.baztan.eus.  (OINARRIAK DEIALDIAREN BUKAERAN ATXIKITUTA DAUDE).

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 2.500 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Aitzineko ataletan heldu diren baldintzak betetzen dituzten eta beren burua deialdira aurkeztu nahi duten ikasleek, I. Eranskinean heldu den bezala, eskaria egin beharko dute hilabeteko epean deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina Baztango udaleko erregistroan.

Elizondon, 2025eko ekainaren 5ean.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

 

Ikasketa akaberako proiektuak edo lanak. Oinarriak

 

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen 2026ko Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta Baztango Udalak aho batez onartutako adierazpen instituzionala

2026ko Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta Baztango Udalak aho batez onartutako adierazpen instituzionala

Baztan aniztasunean oinarritutako bizikidetzaren erreferente izatea nahi dugu. Baztan guztion etxea da, eta etxe horretan pertsona guztiek izan behar dute beren nortasuna askatasunez bizitzeko aukera. Horregatik, Baztango Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira antolatuko diren ekimenekin bat egitera eta sexu- eta genero-aniztasuna errespetatzen eta baloratzen duen herri bat eraikitzen segitzera.

Volver arriba