Baztango Udalak ireki du 2026ko deialdia: ikasketa-amaierako lanetarako (GAL/TFG eta MAL/TFM) dirulaguntzak, Baztan ikergai duten proiektu edo lanetarako, 2025/2026 ikasturtean.
LABURPENA:
- Deialdiaren zenbatekoa: 500 €-ko 5 laguntza (gehienez 2.500 €).
- Onuradunak: Baztanen erroldatuta dauden ikasleak edo lehenago erroldatuta egon eta ikasketengatik aldi baterako kanpoan erroldatuta daudenak; 2025/2026 ikasturtean matrikulatuta egotea; Udalarekin zorretan ez egotea.
- Balorazio-irizpideak (geh. 10 puntu): gaiaren interes soziala eta Baztango erronkei egiten dien ekarpena (5), berritasuna eta berrikuntza (2), edukien egitura eta koherentzia (2), idazketaren kalitatea eta argitasuna (1). Bereziki baloratuko dira trantsizio ekosozialarekin, berdintasunarekin eta Baztango hizkuntz errealitatearekin lerrokatutako proposamenak.
- Eskaerak aurkezteko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabete batez.
- Non aurkeztu: Baztango Udaleko erregistroan (I. eranskineko eredua erabiliz).
- Dokumentazioa: ikusi eranskinak, NANaren kopia, erroldatze-ziurtagiria edo zinpeko adierazpena, eta banku-kontua titularra dela egiaztatzen duen agiria.
Behean dituzue Oinarri osoak eta Eranskinak deskargatzeko lotura. Baztango unibertsitate-komunitatea gonbidatzen dugu deialdian parte hartzera eta bailarari balio erantsia emango dion ikerketa sustatzera.
Esteka: Deialdiaren oinarriak eta eranskinak (PDF) HEMEN
ERANSKINAK:
Eransika 1
Eranskina 2