Ernatu dinamikaren aurkezpena
Irailaren 21ean, 18:00etan, Arizkunenean, ERNATU dinamika aurkezteko solasaldia eginen dugu, Baztango eragile eta elkarteekin euskararen egoeraz eta etorkizunaz solasteko. Zer...

EUSKARAREN INGURUAN HERRITARREN IRITZIA entzun eta jaso nahi da antolatutako lan-saio hauen bidez.
Ongi dakizuenez, Baztango Udalak euskararen plan estrategikoa disenatzeari ekin dio. Horretarako, baztandarren iritzia jakin nahi du. Zure iritzia jakin nahi du. Hori dela eta, lau kuarteletan saio bana (lan mahaia izendatu duguna) antolatuko dugu, zuen iritziak eta ekarpenak biltzeko. Jakintza kolektiboari bide emateko garaia da. Izan ere, nora joan nahi dugun marrazten hasi behar dugu. Elkarrekin bada, hainbat hobe!
Lan mahaiak ongi antolatze aldera, eskertuko dizugu aitzinetik izen ematea ondoko loturan:
| https://questionpro.com/t/AXsvuZyW6Y |
OHARRA: Zure herriko kuartelari dagokion lan saiora ezin bazara etorri bertze kuartel batean antolatutakora joaten ahal zara. Kontua parte hartzea da!!
Animatu, guk entzun nahi zaitugu eta!
Irailaren 21ean, 18:00etan, Arizkunenean, ERNATU dinamika aurkezteko solasaldia eginen dugu, Baztango eragile eta elkarteekin euskararen egoeraz eta etorkizunaz solasteko. Zer...
Baztango Gizarte, Kirol eta Berdintasun Zerbitzuek klimaterioan eta menopausian ongizate integrala sustatzeko programa bat martxan paratuko dute.
Taldearen aurkezpen eta antolaketa bilera irailaren 18an, ostirala, 17:00etan, Doneztebeko Galbaraialde eraikinean izanen da. Hizkuntza: Euskaraz.