SOLASEAN programa
ESKOLATIK KANPO EUSKARA INDARTZEKO EGITASMOASolasean hizkuntzaren errefortzurako aisialdi-programa bat da, euskaraz ikasteko eta aritzeko zailtasunak dituzten haurrei zuze...

Zenbatek ikusi ote dituzue BAZTANEN NOLA? galdera egiten zuten bideoak?
Abenduan hedatu ziren bideoak. 6 piezaz osatutako sorta izan da BAZTANEN NOLA? izenarekin abiatutako egitasmo berria. Jolas moduan ekoitzi eta whatasappez zein Sare Sozialetan hedatu ziren. Hainbat solas, zenbaki edo erranairu Baztanen nola erraten diren galdetzen zuten bideoek eta aukera pare bat eman ondoren herritarrek erantzun zuzena asmatu behar zuten.
Jokoak arrakasta izan duela erran daiteke, ikustaldi ugari izan dituelako eta jendartean hizketagai izan delako.
Bideo hauek BAZTANEN NOLA? egitasmo berriaren baitan sortutakoak dira. Baztango hizkera bulkatzeko asmotik etorri zen lanketaren ideia, izan ere, bertze toki askotan gertatu den gisan, Baztanen ere bertako hizkera galtzen ari da edo bertako solasak edo moldeak guttiago erabiltzen dira. Hari mutur horri tiraka zebait egiteko nahia sortu zen Euskara batzordetik, eta hainbat proposamen mahaigaineritu ziren, horietako bat bideoak sortzearena. Horrekin batera, ordea, bertzelako lan batzuk ere eginen dira aurten bertze ertz batzuetatik. Jarduera guztiak osagarriak izanen dira, beti ere, Baztango hizkera bulkatzeko asmoa oinarri hartuta. Jakina da, gai honek lanketa sakona eta luzeagoa bat eskatzen duelako, eta horri begira antolatuko dira bertzelako lanak ondoko hilabeteotan.
Egitasmo horren abiapuntua izan da BAZTANEN NOLA erraten den galdetzeko bideo ekoizpena. Norbaitek jaso ez baditu orain du ikusteko aukera, hona hemen segidan bideoak:
ESKOLATIK KANPO EUSKARA INDARTZEKO EGITASMOASolasean hizkuntzaren errefortzurako aisialdi-programa bat da, euskaraz ikasteko eta aritzeko zailtasunak dituzten haurrei zuze...
Aurten ere, Baztango Udalak eta Baigorriko Herriko Etxeak Baztan-Baigorri topaketak antolatu dituzte, bi ibarren arteko harremanak sendotu eta euskararen sustapena helburu nag...
Dirulaguntza Baztango elkarteen, merkataritza eta ostalaritza establezimenduen edota enpresen hizkuntza-paisaia (kanpoko eta barruko errotuluak, irudi korporatiboa eta webgune...