MENDEKOTASUNA DUEN FAMILIAKO NORBAIT ZAINTZEN DUZU?
PARTE HARTU!!!

Gogoan izanen duzue duela hilabete batzuk “Baztango emakume eta gizonen berdintasunerako I. Plana” ebaluatu genuela. Ariketa hori baliatu genuen aitzinera begira erronkak identifikatzeko.
Lan-prozesu horren ondorioz, Baztango Udalak eta Berdintasun Batzordeak “BAZTANGO EMAZTEKI* ETA GIZONEN* BERDINTASUNERAKO I. PLANAREN EBALUAZIOA” txostena aurkeztu dugu, prozesu horretatik ateratako ondorioak jasotzen dituena.
Prozesu hau ez dugu bakarrik egin. Ordezkari politikoek, udaleko hainbat teknikarik, herriko mugimendu feministak, bai eta hainbat emaztekik hartu dute parte hausnarketetan. Aipamen berezia merezi dute, bizi duten egoera zailengatik nekazal guneetako emaztekiek eta emazteki migratuek. Horrez gain, egindako herri batzarrean baztandarrek egindako hausnarketak txertatu dira txostenean. Esker mila guzioi prozesuan parte hartzeagatik.
Txostenak aipatutako prozesuaren emaitzak biltzen ditu eta sei ataletan dago banatua:
Planaren betetze maila eta egokitasuna aztertu ditugu informazio kualitatibo eta kuantitatiboen bidez. Bertzetik, egun Baztanen emazteki eta gizonen arteko bereizkeriak identifikatu ditugu, hauek ere datuen bidezko analisiaren eta talde elkarrizketen bidezko bizipenak jasoaz.
Ondorioa garbia da. Baztanen badago oraindik emazteki eta gizonen berdintasuna sustatzen segitzeko aukera eta beharra.
Behar horri gehitu behar zaio Nafarroan eta Estatuan hondar urteetan eman den marko arautzailearen garapena. Baztanek 2022ko akaberarako, Nafarroako Berdintasun Legearen arabera Berdintasun Plan berri bat izateko betebeharra izanen du, Nafarroako Berdintasunerako Plan Estrategikoa onartzen den momentutik.
Txosten hau egiteko prozesuan zehar, emazteki eta gizonen berdintasuna sustatzeko nahia adierazi duten herritarrak bildu dira, eta udal teknikariek gaia lantzeko denbora hartu dute.
Hartutako denborari esker, iragana baloratu eta etorkizunean pentsatzen paratu gara eta aitzinerat begirako erronkak identifikatzen hasiak dira ebaluazioan parte hartu duten eragileak. Udal barnean, nahiz Baztango herrietan, I. Berdintasun Planaren ebaluazioak “berdintasuna” agenda publikoan paratu du.
Gauzak horrela, iduri du aukera badagoela Baztango II. Berdintasun Planari heltzeko.
Irakurri eta/edo deskargatu txosten osoa hemen: Baztan_I_ebaluazio txostena
Beraz, orain, II. Berdintasun Planaren zirriborroa zuekin kontrastatzeko tenorea heldu da. Saio honetan, hurrengo urtetako plangintza estrategikoa kontrastatu eta osatuko dugu.
📅 Maiatzak 7, larunbata 🕖 10:30 – 13:30
📍Arizkunenean
EHUNDU DEZAGUN BERDINTASUNA DENON ARTEAN, ZUK ERE BADUZU ZER ERRAN ETA ZER EGIN!!
ANIMATU ETA PARTE HARTU!!
PARTE HARTU!!!
Luzapenari esker, 2026an eta 2027an oraindik burutu gabe dauden ekintzak garatzen segituko da. 2028a berriz, kanpo-ebaluazioa egiteko urtea izanen da; urte horretan eginen da planaren ebaluazio orokorra, berdintasunaren egoeraren diagnosia eguneratuko da, eta Baztango Emazteki* eta Gizonen* Berdintasunerako III. Plana prestatzeko oinarriak landuko dira.
Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Nafarroako Toki eta Lurralde Entitateek ezinbesteko errealitate bat gogorarazi nahi dugu: gaur egun barneratuta ditugun eta gure eguneroko bizitzaren parte diren eskubide eta askatasun asko mugimendu feministaren borrokei eta historian zehar emakumeen antolamendu kolektiboari esker lortu dira.