2021eko azaroak 25

BAZTANGO INDARKERIA MATXISTAREN KONTRAKO ELKARRETARATZEA

Foto noticia

“Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren kontrako egunean, Baztango Udalak eta jendarteak indarkeria desagerrarazteko duen konpromisoa argi eta garbi adierazi nahi dugu, eta, aldi berean, gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu indarkeria matxistaren biktimak izan direnei edo gaur egun biktimak direnei. Gure konpromisoaren adierazgarri da zuek denak hemen egotea, hortaz, esker mila denei gaur hurbiltzeagatik.

Baina ez gaur bakarrik, urteko egun guzietan  denek indarkeria matxista gure gorputzetatik eta bizitzetatik kanpo ateratzeko esfortzua egiten segitu behar dugu. Eta horretarako, indarkeria agerian paratzen segituko dugu.

Hainbat datu dugu egoeraren larritasuna plazaratzeko:

2003az geroztik – Estatu Espainiarreko erregistro ofizialak daudenetik- 1.113 emakume erail dituzte. Datu ofizialen arabera 2021ian, azaroaren 22ra artio, 37 emakume hil dituzte bikotekideek edota bikotekide ohiek. Baina kopuru horiek  bikotekide edo bikotekide ohien testuinguruan ematen diren indarkeria islatzen dute bakarrik (zenbaki hori 70era igaten ahal da femininicidio.net-en arabera), bertze errealitate eta indarkeri mota batzuk altxatzen dituzte sexu-indarkeria edota indarkeri bikarioa, bertzeak bertze.

Aurten, Nafarroan, 2021eko urtarriletik irailera, 1.213 salaketa aurkeztu dira emakumeen kontrako indarkeriagatik, hauen % 72 indarkeria fisiko edota psikologikoagatik izan dira. Biktimen  profila arras anitza izaten segitzen du, ez du adinik, ez bizi-baldintza zehatzik, ez estatus sozialik, baina,  erraten ahal da geroz eta eraso bortitz gehiago jasaten ari direla emakume gazteak. Kopuru hori gero eta altuagoa da, zenbakiek hala baieztatzen baitute; salaketak paratzen dutenen % 40 inguru 29 urtetik beheitiko emakumeak dira. Eta hau izebergaren tontorra bertzerik ez dela badakigu.

Emakumeen kontrako indarkeria giza eskubideen urraketa zuzena da eta hortaz emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko jendartea eraikitzeko betebehar legal, politiko eta etikoa dugu.

Biktima bazara, eta bakarrik sentitzen bazara, irtenbiderik gabe… Indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko taldeak zure ondoan daude bizitza hobe baterako. Ez zaude, bakarrik, zurekin gaude!

Esker mila denei zuen konpromisoa gaur eta egunero erakusteagatik!

Oroitarazi  Baztango talde feministak eta Iñarrosi neska gazte taldeak manifestazioa antolatu duela gaur arratsaldeko 7etan. Elizondoko plazatik abiatuko da.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!”

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen 2026ko Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta Baztango Udalak aho batez onartutako adierazpen instituzionala

2026ko Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta Baztango Udalak aho batez onartutako adierazpen instituzionala

Baztan aniztasunean oinarritutako bizikidetzaren erreferente izatea nahi dugu. Baztan guztion etxea da, eta etxe horretan pertsona guztiek izan behar dute beren nortasuna askatasunez bizitzeko aukera. Horregatik, Baztango Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira antolatuko diren ekimenekin bat egitera eta sexu- eta genero-aniztasuna errespetatzen eta baloratzen duen herri bat eraikitzen segitzera.

Volver arriba