TRANSIZIOAN ZAINDUZ
Baztango Gizarte, Kirol eta Berdintasun Zerbitzuek klimaterioan eta menopausian ongizate integrala sustatzeko programa bat martxan paratuko dute.

Kanal honen bidez, herritar guziek udal jarduerari buruzko informazioa, ohar garrantzitsuak, kale edo ur mozketak, ekitaldien agenda… jaso ahal izanen dituzte, modu erraz eta zuzenean.
Telegramekin batera udaleko komunikabide sarea osatu egin da, lehendik zeuden webguneari eta Sare Sozialei gehitu baitzaie kanal berria.
TELEGRAM
Informazioa kanal horretatik jasotzeko nahikoa izanen da Telegram plataformaren INFO BAZTAN kanalarekin bat egitea. Horretarako Alta eman behar da honako bi bide hauetakoren batean: https://t.me/INFObaztan estekaren bidez edo irudiaren QRaren bidez.
Mezuak jasotzeari uzteko nahiko da kanaletik ateratzea, baja jakinarazi gabe.
Baztango Gizarte, Kirol eta Berdintasun Zerbitzuek klimaterioan eta menopausian ongizate integrala sustatzeko programa bat martxan paratuko dute.
Taldearen aurkezpen eta antolaketa bilera irailaren 18an, ostirala, 17:00etan, Doneztebeko Galbaraialde eraikinean izanen da. Hizkuntza: Euskaraz.
2026ko lehen edizioaren esperientziaren ondoren, taldeak ikasturte berri bati ekinen dio, berriz ere amen parte-hartze aktiboa baliatuz. Horregatik, saioak hasi aurretik antolaketa-bilkura bat eginen da, eta bertan parte-hartzaileek elkarrekin erabakiko dituzte taldearen funtzionamendua, saioen maiztasuna, ordutegiak, datak, landu nahi dituzten gaiak eta lan egiteko modua.