
‘DEFENDATZAILEAK: ERALDATZEN DUTEN EMAKUMEAK’ erakusketa
AIETI eta Mugarik Gabe Nafarroa elkarteen eskutik eta Elizondoko Osasun Etxearekin elkarlanean, erakusketa hau izanen dugu Baztanen.
Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak (NUKF) Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekin (NABI) hitzarmen bat sinatu du toki entitateetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko politikak sustatzeko. Hainbat jarduera gauzatuko dira hitzarmen horren baitan, bertzeak bertze, udalei trebakuntza saioak eskainiko zaizkie.
Horren harira 10 orduko ikastaroa eskaini zaie Baztango Udalbatzako politikariek eta herrietako 15 alkate-juratuek, eta toki entitatetan eta politika publikoetan berdintasuna eta genero ikuspegia jorratu dituzte, Equala Iniciativas aholkularitzaren eskutik.
Irailak 27 eta 29an, Arizkunenea Kultur Etxean izan ziren ikastaroaren saioak. Prestakuntza honen helburua da Administrazioan genero-ikuspegitik lan egiteko arrazoiak ulertzeko gutieneko eta beharrezko ezagutzak ematea. Horrez gain, gizarte honek sortzen dituen genero-harremanak eta emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun-motak ulertzeko gakoak eskaintzen ditu ikastaroak, baita emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin lotutako oinarrizko kontzeptuak ulertzeko modua ere.
Hainbat gai landu dira 10 orduz, erraterako: betaurreko moreak jantzita errealitatea behatzeko eta bertan eragiteko garrantzia, emakumeen ahalduntzea sustatzeko lana, gure herrietan eraldaketa sozial hori sortzeko gakoak eta herritarrendako indarkeria matxistarik gabeko bizitzak bermatzeko politikak eta ekintzak bultzatzea…
Behin lan honetan hasi garela, ez dago gelditzerik.
AIETI eta Mugarik Gabe Nafarroa elkarteen eskutik eta Elizondoko Osasun Etxearekin elkarlanean, erakusketa hau izanen dugu Baztanen.
Elkarrekiko laguntza, harrera eta saretzerako gune segurua da eta Baztanen, Malerrekan eta Bortzirietan burutzen da. Espazio iraunkor hau, eskualdeko emakumeendako erreferentziazko gune izateko zein arreta jarraia eskaintzeko sortu da eta izaera hezitzailea, bizipenezkoa eta terapeutikoak uztartzen ditu.
Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna. DESBERDINKERIA ERREALITATE, JUZTIZIA LORTZEKE Programazioa: LITERATUR GERALDIAK: 'Hetero' narrazio-liburu...