2026ko martxoak 12

Baztango Udalak Berdintasunerako II. Plana luzatzea adostu du

Luzapenari esker, 2026an eta 2027an oraindik burutu gabe dauden ekintzak garatzen segituko da. 2028a berriz, kanpo-ebaluazioa egiteko urtea izanen da; urte horretan eginen da planaren ebaluazio orokorra, berdintasunaren egoeraren diagnosia eguneratuko da, eta Baztango Emazteki* eta Gizonen* Berdintasunerako III. Plana prestatzeko oinarriak landuko dira.

Foto noticia

Baztango Udaleko Osoko Bilkurak, 2026ko otsaileko bilkuran, aho batez erabaki du Baztango Emazteki* eta Gizonen* Berdintasunerako II. Plana luzatzea.

Plana 2022ko uztailean onartu zen, 2022-2026 aldia hartzeko. Lau lan-ardatzetan banatutako 49 ekintza eta 15 helburu jasotzen ditu, eta urte hauetan zehar urtez urte egin da haren jarraipena eta ebaluazioa.

Orain arteko balorazioaren arabera, 49 ekintzetatik 30 osorik burutu dira, 9 erdizka gauzatu dira eta 10 oraindik ez dira egin. Horrek esan nahi du planaren betetze maila % 61,2koa dela; % 18,4 ekintza bidean daude, eta % 20,4 egiteko daude. Emaitza horiek kontuan hartuta, eta berdintasunaren alde egindako lana sendotzen jarraitzeko helburuarekin, Udalak plana luzatzea erabaki du.

Luzapenari esker, 2026an eta 2027an oraindik burutu gabe dauden ekintzak garatzen segituko da. 2028a berriz, kanpo-ebaluazioa egiteko urtea izanen da; urte horretan eginen da planaren ebaluazio orokorra, berdintasunaren egoeraren diagnosia eguneratuko da, eta Baztango Emazteki* eta Gizonen* Berdintasunerako III. Plana prestatzeko oinarriak landuko dira.

Baztango Udalak berretsi egiten du emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasun eraginkorraren aldeko konpromisoa, eta herritar guztiak gonbidatzen ditu prozesu honetan eta Berdintasun Zerbitzuak egiten dituen jarduera eta proposamenetan parte hartzera eta ekarpenak egitera.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen 2026ko Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta Baztango Udalak aho batez onartutako adierazpen instituzionala

2026ko Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta Baztango Udalak aho batez onartutako adierazpen instituzionala

Baztan aniztasunean oinarritutako bizikidetzaren erreferente izatea nahi dugu. Baztan guztion etxea da, eta etxe horretan pertsona guztiek izan behar dute beren nortasuna askatasunez bizitzeko aukera. Horregatik, Baztango Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira antolatuko diren ekimenekin bat egitera eta sexu- eta genero-aniztasuna errespetatzen eta baloratzen duen herri bat eraikitzen segitzera.

Volver arriba