“Sistema eraldatzeko, bollerismoak” hitzaldia – DATA BERRIA
Baztango Udalak, Berdintasun Zerbitzuaren bitartez eta Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarekin, “Sistema eraldatzeko, bollerismoak” hitzaldiari data berria topatu dio, ekainaren 5ean, ortzeguna, 18:00etan, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.
“Amatasunaren inguruko errepasoa” hitzaldiak emanen dio hasiera AMArtean zikloari, Estitxu Fernandez lesakarrarekin
Datorren maiatzaren 13an, 17:00etan hasita, Arizkuneneako hitzaldi aretoan, hitzaldi irekia izanen da Estitxu Fernandez idazle lesakarrarekin. Jarduera hau AMArtean zikloaren barruan kokatzen da. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen eta Baztango Udalaren Berdintasun Zerbitzuaren ekimena da, amatasunen inguruko hausnarketarako eta topaketarako guneak sortzeko, begirada kritiko eta komunitario batetik abiatuta.
Baztango Udala “AMArtean” zikloaren bidez gogoeta kolektiborako gune bat abiarazten du, amatasunen inguruan
Baztango Udalak, Berdintasun eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzen eskutik, “AMArtean” jarduera zikloa aurkezten du. Proposamen honek amatasunaren esperientzien inguruko topaketa, gogoeta eta sentsibilizaziorako gune bat sortzea du helburu. Herritar guziei zabalik dauden hitzaldi eta jarduera kulturalez osatutako ziklo bat da, ikuspegi literariotik abiatua eta gorputza eta bizipenetan oinarrituta, loturak ehuntzeko eta amatasun garaikidearen inguruan gogoeta kritikoa pizteko.