MENDEKOTASUNA DUEN FAMILIAKO NORBAIT ZAINTZEN DUZU?
PARTE HARTU!!!

Ekainaren 28a Harrotasunaren Nazioarteko Eguna da, eta egun horretan oroitu eta aldarrikatzen dugu pertsona guztien sexu-orientazioa, genero-identitatea eta genero-adierazpena errespetatua izan dadin duten eskubidea, diskriminaziorik edota indarkeriarik gabe.
1969ko ekainaren 28an, New Yorkeko Stonewall izeneko taberna batean, LGTBIAQ+ kolektiboko pertsonak poliziaren eta jendartearen jazarpen sistematikoaren kontra goratu ziren. Egun horrek mugarria ezarri zuen LGTBIAQ+ eskubideen aldeko borrokan. Ordutik, urtero, mundu guziko herrialdeak batzen dira aniztasuna ospatu eta errespetuaren aldeko mezua zabaltzeko.
Baztango Udala, erakunde publikoa eta jendartearen kohesioaren aldeko agente gisa, bat dator aldarrikapen horiekin eta LGTBIAQ+ pertsonek gure gizartean duten tokia bermatzearekin. Beraz, pertsona guztien askatasuna, duintasuna eta berdintasuna, baita denon aniztasun afektibo-sexuala eta identitate plurala ere. Gure herriak, auzoak eta espazio publikoak izan daitezela bizitzeko leku seguruak guztiondako.
Nafarroan, 2019ko LGTBI+ Foru Legeak urrats esanguratsuak ezarri zituen. Lege horrek aitortzen ditu LGTBI+ pertsonen eskubideak, haien diskriminazioaren kontrako neurriak eta erakundeen ardura aktiboa. Lege hau gidari hartuta, Baztango Udalak bere gain hartzen du ardura instituzionala, LGTBIAQ+ kolektiboaren kontrako zapalkuntzak identifikatzeko, salatzeko eta errotik desagerrarazteko lan aktiboa egiteko, kolektibo antolatuekin eta herritarrekin elkarlanean, zapalkuntza horiek jendarte guziaren askatasuna mugatzen baitituzte.
Hala ere, aitortu behar dugu oraindik ere badaudela desberdinkeri eta bazterketa egoerak. LGTBIAQ+ pertsonak, bereziki pertsona transak, gazteak, emakumeak, migratzaileak edo pobrezia egoeran daudenak, maiz izaten dira indarkeria fisiko, psikologiko edo instituzionalaren biktima. Gainera, LGTBIAQ+ jendartearen zati handi batek ez du eraso horien berri ematen, beldurragatik edo sistemaren erantzun faltagatik. Hau ezin dugu normaltzat hartu.
Horren aitzinean, tokiko erakundeok ezinbertzeko rola dugu. Gure udalerrietako bizitza publikoa baldintzatzen duten faktoreak ezagutzen ditugu, eta hortaz tresna egokiak gara diskriminazioaren edota indarkeria LGTBIAQ+fobikoaren prebentzioan, sentsibilizazioan eta arreta integralean jarduteko.
Baztango Udalak, Harrotasunaren Egun honetan, honako konpromiso hauek hartzen ditu:
Azken batean, gure udalerria aniztasunean oinarritutako bizikidetzaren eredu izatea nahi dugu. Baztan guztion etxea da, eta etxe horretan inork ez luke beldurrez, lotsaz edo bakardadez bizi behar. Hori dela eta, Baztango Udalak adierazten du LGTBIAQ+ kolektiboaren eskubideen defentsan lanean segituko duela, irmotasunez eta etengabe, udal politika guzietan ikuspegi inklusiboa txertatzeko ahalegin guziak eginez.
PARTE HARTU!!!
Luzapenari esker, 2026an eta 2027an oraindik burutu gabe dauden ekintzak garatzen segituko da. 2028a berriz, kanpo-ebaluazioa egiteko urtea izanen da; urte horretan eginen da planaren ebaluazio orokorra, berdintasunaren egoeraren diagnosia eguneratuko da, eta Baztango Emazteki* eta Gizonen* Berdintasunerako III. Plana prestatzeko oinarriak landuko dira.
Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Nafarroako Toki eta Lurralde Entitateek ezinbesteko errealitate bat gogorarazi nahi dugu: gaur egun barneratuta ditugun eta gure eguneroko bizitzaren parte diren eskubide eta askatasun asko mugimendu feministaren borrokei eta historian zehar emakumeen antolamendu kolektiboari esker lortu dira.