TRANSIZIOAN ZAINDUZ
Baztango Gizarte, Kirol eta Berdintasun Zerbitzuek klimaterioan eta menopausian ongizate integrala sustatzeko programa bat martxan paratuko dute.

Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak “Emakumeen partaidetza politikoaren oztopoak eta aukerak: denok partekatzen duguna” izeneko mahai-ingurua antolatu du hurrengo urriaren 28an, asteartea. Ekimena Baztango Liburutegi Publikoan burutuko da, 18:30ean.
Saioaren helburua emakumeen ibilbide politikoetan agertzen diren ezberdintasun, indarkeria eta ikaskuntza esperientziak partekatzea eta aztertzea da eta jarraipena ematen dio urriaren 4an Donezteben egin zen “XII Topaketa Moreari”. Baztango errealitatean kokatu nahi ditu emakumeen partaidetza politikoari buruz han azaldutako hausnarketak eta proposamenak.
Mahai-inguruan parte hartuko dute: Aintzane Ariztegi, militante feminista eta politikaria; Arantxa Arregi, Doneztebeko alkatea eta CEDERNA GARALUR elkarteko lehendakaria; eta Alazne Sansiñena, Elizondoko alkate juratu ohia.
Elkarrizketan zehar, hizlariek landuko dituzte emakumeen partaidetza politikoaren oztopo eta aukerak, oraindik ere gertatzen diren indarkeria-motak, ahizpatasunaren eta laguntza-sareen garrantzia, eta berdintasuna lortzeko erronkak eta bide berriak.
Topaketa herritar guztiei irekia da, eta helburua da baztandarron artean gogoeta eta esperientziak partekatzeko gune atsegin eta irekia sortzea, emakumeen presentzia publikoa eta komunitarioa indartzeko.
Gonbidatuta zaudete parte hartzera!
Baztango Gizarte, Kirol eta Berdintasun Zerbitzuek klimaterioan eta menopausian ongizate integrala sustatzeko programa bat martxan paratuko dute.
Taldearen aurkezpen eta antolaketa bilera irailaren 18an, ostirala, 17:00etan, Doneztebeko Galbaraialde eraikinean izanen da. Hizkuntza: Euskaraz.
2026ko lehen edizioaren esperientziaren ondoren, taldeak ikasturte berri bati ekinen dio, berriz ere amen parte-hartze aktiboa baliatuz. Horregatik, saioak hasi aurretik antolaketa-bilkura bat eginen da, eta bertan parte-hartzaileek elkarrekin erabakiko dituzte taldearen funtzionamendua, saioen maiztasuna, ordutegiak, datak, landu nahi dituzten gaiak eta lan egiteko modua.