2026ko irailak 8

Ernatu dinamikaren aurkezpena

Irailaren 21ean, 18:00etan, Arizkunenean, ERNATU dinamika aurkezteko solasaldia eginen dugu, Baztango eragile eta elkarteekin euskararen egoeraz eta etorkizunaz solasteko. Zer nahi dugu?: eragile bakoitzak bere esparrutik euskararen erabilera indartzeko konpromiso ttikiak hartzea, eta denon artean Baztanen euskararen egoera indartu. Hitzaldia irekia izanen da, baina bereziki gustatuko litzaiguke zuen elkarte edo eragileko kideak bertan izatea eta zuen ekarpena partekatzea. Etortzekoa bazarete, faborez, idatzi euskara@baztan.eus helbidera, antolaketa hobeki prestatzeko.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba