2026ko uztailak 8

Eskolatik kanpo euskara indartzeko ‘Solasean’ programa egin dute ikasturte honetan Baztanen

«Euskaraz aritzeko zailtasunak dituzten haurrek praktikatzea, transmititzea eta herriko bizitzan integratzea» du helburu programak

Baztango Euskara Zerbitzuak Solasean programa pilotua abiatu du aurten, «euskaraz ikasteko eta aritzeko zailtasunak dituzten haurrei» zuzendua, «egiazko komunikazio tresna» bihur dadin eta «euskaraz aritzeko trebetasunak eta konfiantza» garatzeko. «Ikuspegi ludiko batetik eta ahozkotasuna ardatz hartuta» landu dute hizkuntzaren indartzea.

Aurtengo ikasturtean 11 haurrek parte hartu dute proba pilotuan, eta astean behin elkartu dira Arizkunenean, Ariane Totorika hezitzailearen gidaritzapean. Balorazio «arras positiboa» egin dute antolatzaileek eta heldu den ikasturtera begira bi talde osatzeko asmoa dute, astean behin bilduko direnak ordu eta erdiko saioan.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

SOLASEAN programa

ESKOLATIK KANPO EUSKARA INDARTZEKO EGITASMOASolasean hizkuntzaren errefortzurako aisialdi-programa bat da, euskaraz ikasteko eta aritzeko zailtasunak dituzten haurrei zuze...

Volver arriba