2025eko martxoak 20

INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMA ETA BIZIRAULENTZAT ESPAZIO IRAUNKORRA

Elkarrekiko laguntza, harrera eta saretzerako gune segurua da eta Baztanen, Malerrekan eta Bortzirietan burutzen da. Espazio iraunkor hau, eskualdeko emakumeendako erreferentziazko gune izateko zein arreta jarraia eskaintzeko sortu da eta izaera hezitzailea, bizipenezkoa eta terapeutikoak uztartzen ditu.

Foto noticia

 

Badira urte batzuk indarkeria matxistak bizi edota bizi izan dituzten Baztan, Malerreka, Bertizarana, Bortziriak eta Xaretako emakumeendako musikoterapia lantegia eskaintzen dugula. Aurten pausu bat gehiago eman nahi izan dugu, eta lantegi moduan egin dugun ekintza hau EAIV-BAITekin elkarlanean espazio iraunkor gisa eskaintzeko hautua egin dugu. Elkarrekiko laguntza, harrera eta saretzerako gune segurua da eta Baztanen, Malerrekan eta Bortzirietan burutzen da.

Espazio iraunkor hau, eskualdeko emakumeendako erreferentziazko gune izateko zein arreta jarraia eskaintzeko sortu da eta izaera hezitzailea, bizipenezkoa eta terapeutikoak uztartzen ditu.

Hezitzaileak diren saioak EAIV-BAITeko gizarte hezitzaile batekin dira eta saio terapeutikoak Haizea Loira Matxiñena musikoterapeutarekin.

Taldean parte-hartzea librea eta konpromisorik gabea da. Saioen bitartean adin txikikoen zaintza zerbitzua eskaintzen da eta behar izanez gero bertaratzeko garraio zerbitzua ere.

Espazio iraunkorraren inguruko informazio gehiago edo adin txikikoen zaintza zein garraio zerbitzua eskatzeko, bertara jo daiteke:

  • BAZTAN: Gizarte Zerbitzuak, Osasun Zentroa, Berdintasun Zerbitzua
    • Gizarte Zerbitzuak: 689 03 50 78
    • Berdintasun Zerbitzua: 613 00 36 34
  • MALERREKA: Mankomunitatea, Osasun Zentroa
  • BORTZIRIAK: Gizarte Zerbitzuak, Osasun Zentroa
    • Berdintasun Zerbitzua: 722 69 30 78
  • HAZI TERAPIA ZENTROA (Haizea): 655 74 76 95

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen 2026ko Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta Baztango Udalak aho batez onartutako adierazpen instituzionala

2026ko Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta Baztango Udalak aho batez onartutako adierazpen instituzionala

Baztan aniztasunean oinarritutako bizikidetzaren erreferente izatea nahi dugu. Baztan guztion etxea da, eta etxe horretan pertsona guztiek izan behar dute beren nortasuna askatasunez bizitzeko aukera. Horregatik, Baztango Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira antolatuko diren ekimenekin bat egitera eta sexu- eta genero-aniztasuna errespetatzen eta baloratzen duen herri bat eraikitzen segitzera.

Volver arriba