60 bat haurrek parte hartuko dute aurten Baztango Udako Jostaldian
Abuztuko hilabetean eginen dute Elizondoko Eskola Publikoan, 3tik 28ra60 haur izan dira aurten Baztango Udako Jostaldian izena eman dutenak. Iaz bezala, as...

Ba al du euskarak presentzia aski gure seme-alaben bizitzetan, lagunarteko harremanetan, etxean, pantailaren aurrean, eskola orduz kanpoko jardueretan…? Euskara, eskolan ez ezik, bizitzan ere ikasten da!
Baztango Udalaren eta Nafarroako hainbat toki entitatetako euskara zerbitzuen kanpaina berria da. Ekimen berri hau ikasturte hasierarekin batera heldu da, eta seme-alabak D ereduan matrikulatu dituzten familiei zuzendua dago. Helburua da familia horiei oroitaraztea, haurrak euskarazko ereduan eskolatuak izanik ere, zeinen garrantzitsua den eremu horretatik kanpo euskarak presentzia izan dezan beren bizitzetan.
Eskola funtsezkoa bada ere, umeek urteko esna orduen % 15 bakarrik ematen dute bertan. Horregatik da hain garrantzitsua arreta beste % 85ean jartzea, euskarak ahalik eta presentzia handiena izan dezan denbora tarte zabal horretan, lagunarteko harremanetan, kultur kontsumoan, eskolatik kanpoko jardueretan…. Izan ere, hizkuntza, eskolan ez ezik, bizitzan ere ikasten baita.
Gurasoak, euskaraz jakin ala ez, giltzarri dira eskolaz kanpoko tarte zabal horretan haurrek eginen duten ibilbidean eta erabakiak hartzeko unean hizkuntzaren faktorea presente egon dadin.
Mezu hau zabaltzeko bi euskarri sortu dituzte zerbitzuok: bideoa eta eskuorria. Azken hau dekalogo bat da, eskolatik kanpoko denbora tarte zabal horretarako 10 aholku praktiko ematen dituena (eskuorriaren edukia). Lehen Hezkuntzako 1. mailan hasi diren ikasleen familiei banatuko zaie, ikastetxeen bitartez.
Abuztuko hilabetean eginen dute Elizondoko Eskola Publikoan, 3tik 28ra60 haur izan dira aurten Baztango Udako Jostaldian izena eman dutenak. Iaz bezala, as...
«Euskaraz aritzeko zailtasunak dituzten haurrek praktikatzea, transmititzea eta herriko bizitzan integratzea» du helburu programakBaztango Euskara Zerbit...
Berdintasunaren aldeko bidea ezin da emakumeen bizkar gainean bakarrik utzi; gizonen, herriko eragile desberdinen eta jendarte osoaren konpromisoa eta inplikazioa ezinbertzekoak dira aldaketa erreal bat lortzeko. Abiatu dugun bide hau etengabeko prozesu baten lehen urratsa bertzerik ez da.