TRANSIZIOAN ZAINDUZ
Baztango Gizarte, Kirol eta Berdintasun Zerbitzuek klimaterioan eta menopausian ongizate integrala sustatzeko programa bat martxan paratuko dute.

Baztango, Bortzirietako eta Malerrekako Berdintasun Zerbitzuetatik gonbidapen berezi bat egin nahi diegu gure bailaretako gizonei, “Eta eskualdeko gizonak, zer?” 2026ko jarduerarekin bat egin dezaten.
2025 urtean zehar: Eraikiz, “gizonak berdintasunerako bidean” elkarteak gizon taldeen antolaketan egiten duen lana herritarrei hurbildu genien, bi hitzaldiren bidez, eta ondoren, konpromisoa agertu duten gizonekin batera Berdintasun zerbitzuek 2026rako proposamen hau finkatu dugu.
Zer da finkatu dena?
Gizon talde bat martxan paratzea, urtarriletik ekainera bitartean, hilabetean behin, larunbatetan, 9:30-12:30 bitartean Doneztebeko Nafar Lansareko bulegoetan. Parte hartzaileek 45€ko kolaborazio kuota ordainduko beharko dute 6 saioengatik eta ekainean ebaluaketa bat eginen da hurrengo urratsak partaideekin batera adosteko.
Lehendabiziko saioan urtarrilaren 24an izanen da eta bertan, partaideek taldearen dinamika eta xehetasunak adostuko dituzte.
Informazio gehiago jasotzeko edota gizon taldean izena eman nahi izanez gero, hauek dira Berdintasun zerbitzuen telefono zenbakiak:
Izena emateko azken eguna: Urtarrilak 20
Ez baduzu geldirik egon nahi berdintasuna noiz heltzen den esperoan, pribilegioek ez badatzute ordezkatzen eta gizarte berdinzaleago baterantz doan eraldaketa feministan modu aktiboan eta kolektiboan inplikatu nahi baduzu, hau da zure momentua.
Inplikatu, entzun eta eraldatu. Animatu!
Baztango Gizarte, Kirol eta Berdintasun Zerbitzuek klimaterioan eta menopausian ongizate integrala sustatzeko programa bat martxan paratuko dute.
Taldearen aurkezpen eta antolaketa bilera irailaren 18an, ostirala, 17:00etan, Doneztebeko Galbaraialde eraikinean izanen da. Hizkuntza: Euskaraz.
2026ko lehen edizioaren esperientziaren ondoren, taldeak ikasturte berri bati ekinen dio, berriz ere amen parte-hartze aktiboa baliatuz. Horregatik, saioak hasi aurretik antolaketa-bilkura bat eginen da, eta bertan parte-hartzaileek elkarrekin erabakiko dituzte taldearen funtzionamendua, saioen maiztasuna, ordutegiak, datak, landu nahi dituzten gaiak eta lan egiteko modua.