2025eko apirilak 2

ETA ESKUALDEKO GIZONAK, ZER? Berdintasunaren alde hausnartzeko eta jarduteko gonbidapena

Berdintasun Zerbitzuetatik, Xareta, Baztan, Bertizarana, Malerreka eta Bortzirietako gizon* guziak animatu nahi ditugu prozesu honetan parte hartzera eta gizarte berdinzaleago baterantz doan eraldaketa feministan modu aktiboan eta kolektiboan inplikatuz.

Foto noticia

Baztango eta Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuetatik gonbidapen berezi bat egin nahi diegu komunitate osoari, eta bereziki, gure bailaretako gizonei*, Eta eskualdeko gizonak, zer? jarduerarekin bat egin dezaten. Berdintasunaren alde egiteko eta indarkeria matxistak desagerrarazteko pentsatutako gunea izan nahi du.

Eraikiz, gizonak berdintasunerako bidean elkartearen dinamizazioa izanen dugu eta ekimenak bi topaketa mota izanen ditu eskualde bakoitzean:


Hitzaldi irekiak herritar guzientzako. Bertan, Nafarroan gizonekin* garatutako esperientziak ezagutuko ditugu, gizonek* berdintasunaren sustapenean eta gure udalerrietan indarkeria matxistak ezabatzean paper aktiboa izan dezaten jendarte berdinzaleago baterantz.

  • Bera: apirilak 4, ortziralea, 18:00etan, Beralandetan.
  • Elizondo: apirilak 11, ortziralea, 17:30ean, Arizkunenean.

Gizonentzako* bilerak, berdintasunaren sustapenean lan egiteko nola antolatu aztertu nahi dutenei zuzenduak. Berdintasunaren sustapenean gizon* gazte eta helduekin nola lan egin aztertu nahi da. Elkarrizketarako gunea izanen da, eta bertan erabaki ahal izanen dugu nola konprometitu: modu autonomoan ala laguntza profesionalarekin? Aldizkako tailer edo topaketen bidez? Nola eta zer gai heldu nahi ditugu? Zertan zentratu nahi dugu? Zein ikuspegietatik?

  • Bera: maiatzak 10, larunbata, 10:00-12:30 bitartean, Beralandetan.
  • Elizondo: maiatzak 17, larunbata, 10:00-12:30 bitartean, Arizkunenean.

Berdintasun Zerbitzuetatik, Xareta, Baztan, Bertizarana, Malerreka eta Bortzirietako gizon* guziak animatu nahi ditugu prozesu honetan parte hartzera eta gizarte berdinzaleago baterantz doan eraldaketa feministan modu aktiboan eta kolektiboan inplikatuz.

Informazio gehiago eta bileretarako izen-emateak honako kontaktu hauen bidez egin daitezke:

Beran (maiatzak 10): Bortzirietako Berdintasun Zerbitzua

berdintasuna@bortziriakberd.eus    722 69 30 78

Elizondon (maiatzaren 17an): Baztango Berdintasun Zerbitzua

berdintasuna@baztan.eus    613 00 36 34

Berdintasuna ez baita soilik emakumeen kontua, zuen zain gaude!

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Bizirauteko sareak ehunduz: indarkeria matxista pairatu duten emakumeei zuzendutako laguntza psikoedukatibo eta musikoterapeutikoko landa-proiektu batek saria jaso du

Bizirauteko sareak ehunduz: indarkeria matxista pairatu duten emakumeei zuzendutako laguntza psikoedukatibo eta musikoterapeutikoko landa-proiektu batek saria jaso du

Baztango Udalak, Bortzirietako eta Malerrekako Mankomunitateekin batera, aitortza jaso du Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Tokiko Jardunbide Egokien Lehiaketaren X. edizioan (2025-2026), FEMPk eta Genero Indarkeriaren aurkako Gobernu Ordezkaritzak antolatutako deialdian, “Babesgune terapeutiko egonkorra: indarkeria matxistaren biktima eta biziraule diren emakumeendako laguntza psikoedukatiboa eta musikoterapeutikoa” proiektuari esker.

Imagen Baztango Udalak Berdintasunerako II. Plana luzatzea adostu du

Baztango Udalak Berdintasunerako II. Plana luzatzea adostu du

Luzapenari esker, 2026an eta 2027an oraindik burutu gabe dauden ekintzak garatzen segituko da. 2028a berriz, kanpo-ebaluazioa egiteko urtea izanen da; urte horretan eginen da planaren ebaluazio orokorra, berdintasunaren egoeraren diagnosia eguneratuko da, eta Baztango Emazteki* eta Gizonen* Berdintasunerako III. Plana prestatzeko oinarriak landuko dira.

Volver arriba