TRANSIZIOAN ZAINDUZ
Baztango Gizarte, Kirol eta Berdintasun Zerbitzuek klimaterioan eta menopausian ongizate integrala sustatzeko programa bat martxan paratuko dute.

Lan eskubideen eta genero berdintasunaren defentsaren esparruan, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek eta Baztango Berdintasun Zerbitzuak ZAINTZA ERDIGUNEAN kanpaina abiatu dute, etxeko eta zaintzako langileen lan-baldintzak ikusarazteko. Kanpaina honekin mugimendu feministak 2023ko azaroaren 30erako sustatutako zaintza greba eta ordura arteko lanketa guztia balioan jarri eta aprobetxatu nahi du Udalak, Baztango jendartea sentsibilizatzen eta informatzen segitzeko.
Baztango Udalaren Berdintasun Planean jasotako ekintza honek bi zati izanen ditu. Lehenik eta behin, zer den zaintza eta zer suposatzen duen azalduko dugu, irudi eta mezu desberdinen bidez, eta, ondoren, zaintzan modu profesionalean dabiltzatenen eskubide eta kondizio minimoak azalduko ditugu. Kanpaina 2024ko urtarrila bukaeran hasiko da eta astero eguneratuko da, irudi bat eta mezu bat izanen duten posten bidez. Era berean, webgune bat dago kanpainari buruzko informazioa eta bertze material interesgarri batzuk aurkezteko: https://labur.eus/dccr2
Pertsona guztiok behar ditugu zaintzak bizitzan zehar: haurtzaroan, zahartzaroan, gaixotasunean, dolu emozionalean edo ahultasun materialean zaintza areagotu egiten da, eta, beraz, arreta jaso behar dugu edo bertze pertsona batzuk artatu beharko ditugu bizitzako edozein unetan.
Eguneroko bizitzan, zaintza funtsezko hiru elementutan hedatzen da: etxeko lanak, mendeko pertsonen zaintza eta buru-karga.
EGUNGO EGOERA: ETXEKO LANGILEEI ETA ZAINTZAILEEI BEGIRADA BAT
Etxeko eta zaintzako langileek berebiziko garrantzia dute gure jendartean, eta funtsezko zerbitzuak ematen dituzte familia aunitzek laneko erantzukizunak eta erantzukizun pertsonalak uztar ditzaten. Hala ere, aunitzetan lan baldintza prekarioei, soldata baxuei eta errekonozimendu faltei egin behar izaten diete aurre. Bere lanaren ikusezintasunak eta erregulazio egoki ezak funtsezko sektore horretan desberdintasunak eta bidegabekeriak egotea laguntzen dute.
Etxeko lanak eta zaintza lanak ez dira beti baliozko enplegutzat hartzen, eta, ondorioz, lan horiek egiten dituztenek ez dute balioespen sozial eta ekonomikorik. Etxeko langile aunitzek ez dute lan kontratu formalik eta horrek esplotazioarekiko zaurgarri uzten ditu eta oinarrizko lan onurak eskuratzea zailtzen du. Gainera, maiz, sektore horretako langileek gutxieneko estandarren oso azpitik dauden soldatak jasotzen dituzte eta horrek desberdintasun ekonomikoari eta pobrezia arriskuari laguntzen die. Sektore horretarako lan erregulazio espezifikorik ez dagoenez, etxeko langileak babesik gabe geratzen dira abusuen, diskriminazioaren eta indarkeriaren aitzinean.
Kanpaina honen bidez, jendartea kontzientziatu nahi da etxeko eta zaintzako langileen lan-baldintzak hobetzearen garrantziaz, jendarte osoaren erantzukizuna baita. Horregatik, egin bat gure kanpainarekin, etxeko eta zaintzako langileak balioestearen eta aintzat hartzearen garrantziari buruzko kontzientzia sortzeko. Partekatu irudiak eta mezuak, komentatu kanpaina zure inguruko pertsonekin, sustatu berdintasuna eta egin dezagun bidezko lan-eskubideen alde.
Baztango Gizarte, Kirol eta Berdintasun Zerbitzuek klimaterioan eta menopausian ongizate integrala sustatzeko programa bat martxan paratuko dute.
Taldearen aurkezpen eta antolaketa bilera irailaren 18an, ostirala, 17:00etan, Doneztebeko Galbaraialde eraikinean izanen da. Hizkuntza: Euskaraz.
2026ko lehen edizioaren esperientziaren ondoren, taldeak ikasturte berri bati ekinen dio, berriz ere amen parte-hartze aktiboa baliatuz. Horregatik, saioak hasi aurretik antolaketa-bilkura bat eginen da, eta bertan parte-hartzaileek elkarrekin erabakiko dituzte taldearen funtzionamendua, saioen maiztasuna, ordutegiak, datak, landu nahi dituzten gaiak eta lan egiteko modua.