2021eko abenduak 1

Euskararen Eguna Baztanen

Foto noticia

Abenduaren 3a, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte, elkarlanean,  Baztango Euskara Batzordeak, Baztango herriek eta ikastetxeek.

Abenduaren 2an hasita 10era bitartean bada non gozatua. Hemen duzue ekitaldien egitaraua.

Abenduaren 2an, erraterako, hitanoari buruzko bertso-emanaldia izanen da.

Antolatzaileek honako gonbidapena egin die baztandarrei: Norberak bere etxeko balkoia, karrika, edo herria apain dezala “Euskaraz bizi nahi dut” leloarekin. Kartelak eginez edo/eta puxikak paratuz, nahi den gisan apaindu. Ondotik, nahi duenak, berea kartelari argazkia atera eta Sare Sozialetara igatea proposatu dute #Baztaneneuskaraz traola paratuz.

Gogoratu euskarak egunerokoan behar gaituela!! Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an bada ere, ez utzi euskara egun bakarrerako; solastu, erabili, eta gozatu euskaraz eta euskararekin!!

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

SOLASEAN programa

ESKOLATIK KANPO EUSKARA INDARTZEKO EGITASMOASolasean hizkuntzaren errefortzurako aisialdi-programa bat da, euskaraz ikasteko eta aritzeko zailtasunak dituzten haurrei zuze...

BAZTAN-BAIGORRI topaketak

Aurten ere, Baztango Udalak eta Baigorriko Herriko Etxeak Baztan-Baigorri topaketak antolatu dituzte, bi ibarren arteko harremanak sendotu eta euskararen sustapena helburu nag...

Volver arriba