2021eko maiatzak 4

HAURREN BAZTAN AUZOLANEAN ERAIKI

Foto noticia

Aupa, baztandarrak!

Gaurgero batzuek ezagutzen baduzue ere, Euskal Herriko Oinherri egitasmo pedagogikoaren barnean dagoen Kerizu Beretik-etik idazten dizuegu. 🌿🌱🌈

📌 APIRILAREN 17an, Arizkunenean, goizeko 11etatik aitzin eginen den jardunaldiaren berri emateko, hain xuxen ere: ⬇️

‌Haurren Baztan auzolanean eraiki: gure herrietako parkeak birpensatzen. 👀

Kerizu Beretik eta Baztango Udalarekin batera, Baztango ikastetxe guzien atxikimenduarekin antolatu da eta parkeen eraldaketaz aritzeaz gain, egitasmoaren berri ere emanen da bertan: bertzeak bertze, Kerizu Beretikeko kideak, Maite Azpiazu eta Txusma Azkona izanen ditugu hizlari.🗣️

Bizi dugun egoera dela eta, gune segurua izanen da eta baita edukiera mugatua ere.

Hortaz, bertaratu nahi duzuenok 689035078 telefonora deitu edo mezua igorri, faborez.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Baztango Udalak Berdintasunerako II. Plana luzatzea adostu du

Baztango Udalak Berdintasunerako II. Plana luzatzea adostu du

Luzapenari esker, 2026an eta 2027an oraindik burutu gabe dauden ekintzak garatzen segituko da. 2028a berriz, kanpo-ebaluazioa egiteko urtea izanen da; urte horretan eginen da planaren ebaluazio orokorra, berdintasunaren egoeraren diagnosia eguneratuko da, eta Baztango Emazteki* eta Gizonen* Berdintasunerako III. Plana prestatzeko oinarriak landuko dira.

Imagen Martxoak 8 – FEMINISMOARI ESKER… GAUR IZAN, EGON, ESAN ETA ERABAKI DEZAKEGU

Martxoak 8 – FEMINISMOARI ESKER… GAUR IZAN, EGON, ESAN ETA ERABAKI DEZAKEGU

Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Nafarroako Toki eta Lurralde Entitateek ezinbesteko errealitate bat gogorarazi nahi dugu: gaur egun barneratuta ditugun eta gure eguneroko bizitzaren parte diren eskubide eta askatasun asko mugimendu feministaren borrokei eta historian zehar emakumeen antolamendu kolektiboari esker lortu dira.

Volver arriba