2023ko ekainak 29

Herrietako bestak jasangarriagoak, euskaraz eta indarkeria sexistarik gabekoak izan daitezen bilkurak egin ditu Baztango Udalak herrietako Besta Komisioekin

Udan herri guzietan bestak izanen direla-eta Baztango Udalak hainbat bilkura egin ditu herrietako Besta Komisioetako ordezkariekin. Honako gaiak landu dituzte bertzeak bertze: euskara, jasangarritasuna, genero rol eta estereotipoak eta indarkeria sexista. Arras garrantzitsua da bestak antolatzen dabiltzanak kontziente izatea bestetan ere indarkeria sexistarik gabeko gune seguruak behar ditugula; euskaraz solas egitea eta musika ere euskaraz aditzea beharrezkoa dela; eta ahalik eta besta jasangarrienak izatea ere beharrezkoa dela.

Foto noticia

Udan herri guzietan bestak izanen direla-eta Baztango Udalak hainbat bilkura egin ditu herrietako Besta Komisioetako ordezkariekin. Honako gaiak landu dituzte bertzeak bertze: euskara, jasangarritasuna, genero rol eta estereotipoak eta indarkeria sexista. Arras garrantzitsua da bestak antolatzen dabiltzanak kontziente izatea bestetan ere indarkeria sexistarik gabeko gune seguruak behar ditugula; euskaraz solas egitea eta musika ere euskaraz aditzea beharrezkoa dela; eta ahalik eta besta jasangarrienak izatea ere beharrezkoa dela.

Gai horiek ardatz hartuta Baztango Udalak bilerak egin ditu Baztango 15 herrietako 12 besta batzordeekin eta Baztandarren Biltzarrarekin. Aipatutako gaien inguruan irizpideak finkatu eta zenbait baliabide eskaintzea izan da bileren helburua. Ekimenean ondokoek parte hartu zuten: Berroeta, Arizkun, Erratzu, Azpilkueta, Baztandarren Biltzarra, Elizondo, Amaiur, Arraioz, Elbete, Aniz, Gartzain, Lekaroz eta Oronoz.

Alde batetik, bestetan hondakin gutxiago sortu eta sortzen direnak behar bezala kudeatzeko beharraz eta aukerez solastatu ziren, horretarako udalak herritarren eskura jartzen dituen baliabideak eskainiz.

Bertzalde, besta euskaldunak bulkatze aldera, kartelak, kontzertuak, txosna eta tabernetan paratzen den musika euskaraz izateko eskaera egin zen. Horretarako zenbait musika zerrenda eman zizkieten besta komisioetako ordezkariei. Horretaz gain, sexu osasuntsua bulkatzeko asmoarekin txosnetan banatzeko kondoiak ere eskaini ziren.

Akitzeko, gogoratu nahi izan zuten, era batean edo bertzean guztiok matxistak garela eta patriarkatua erreproduzitzen dugula konturatu gabe. Jokabide hori gertatzen dela kontziente izan behar dugu eta aldatzeko ahalegina egin. Norabide horretan lan eginen dugu, eta bestetarako gune segurua, indarkeria sexistarik gabekoa eta jokabide matxistak errepikatzen eta betikotzen ez diren bestak aldarrikatuko ditugu, betiere, egoera horiek errepikatu ez daitezen. Honetarako ere udalak baliabideak eskaini zizkien herriko besta komisiokoei: kartelak eta pegatinak, indarkeria kasuak artatzeko protokoloaren inguruko zehaztasun eta material batzuk, eta erasoren bat gertatuz gero, baliabideen zerrenda bat ere eman zieten.

Laburbilduz, hauek izan dira bileren helburuak:

  • Bestetan ere hondakinen prebentzioa eta kudeaketa egokia bulkatu.
  • Euskaraz izanen diren bestak bulkatu, euskarazko musika eta aisialdia kontuan hartuta. Hau errazteko baliabideak eskaini.
  • Besten antolakuntzan dauden rol eta estereotipoak identifikatu eta eraldatu.
  • Indarkeria matxistaren prebentzioa eta kasuen arreta hobetu. Koordinazioa bulkatu:

−          Arreta eta erantzun sozialaren protokoloak azaldu eta baliabideen zerrenda bat eskaini.

−          Indarkeria kasuen aitzinean zer egin jakiteko kartelak eta pegatinak eskaini.

−          Talde Feministek eta nesken taldeek aitzineko urteetan aurrera eramandako antolakuntza eredu desberdinak aurkeztu.

  • Musika ez sexista erabiltzearen garrantzia azpimarratu. Hau errazteko baliabideak eskaini.

Baztango Udaletik eskerrak eman nahi dizkiegu bileretan parte hartu duten herritar guztiei, baita Inarrosiko Neska Gazteen taldeari eta Amaiur, Oronoz eta Erratzuko neska taldeei haien esperientziak partekatzeagatik eta haiek dauzkaten ezagutzak eta baliabideak herriei eskaintzeagatik.

Udaleko zerbitzuek elkarlanean jarraitzeko gonbitea egin zieten besta komisioetako kideei. Horrekin batera gogorarazi zieten, udaleko zerbitzuetara jotzen ahal dutela baita baliabideak eskatu ere, nahiz eta herrietako besten antolakuntza herrien ardura izan.

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen 2024ko ARTEAREN IBILBIDEA

2024ko ARTEAREN IBILBIDEA

Baztango Udalak Artearen ibilbidea liburuxka argitaratu du aurten ere.  Amaiurren, Erratzun, Arizkunen, Elizondon eta Iruritan dauden 15 erakusketari buruzko informazioa bilt...

Volver arriba