2022ko irailak 14
HIL ARTE BIZI AURKEZPEN – HITZALDIA
HIL ARTE BIZI egitasmoaren aurkezpen hitzaldia: 2022-09-20 asteartea, 18:00etan, Elizondon, Baztango Liburutegi Publikoan. Elizondon egingo dira “Hil Arte Bizi” tailerrak, urria-azaroa bitartean, herritarrak heriotzaren aurrean dituzten eskubideak ezagutu eta erabakiak hartzen laguntzeko helburuarekin. Baztango Udalak egindako apustua da, egungo gizartean heriotzaren gaia naturalizatu eta gai honen inguruan herritarrak ahalduntzeko asmoz. Tailerrei buruzko azalpen eta zehaztasun guztiak 644 126 091 telefonora deituta jaso daitezke.