2024ko maiatzak 23

Baztango Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu Baztango Emaztekien Kontrako Indarkeriaren aitzinean Jarduteko I. Koordinazio Protokoloaren aurkezpen saioetan parte hartzera

Saioak ekainean eginen dira Baztango kuartel bakoitzean, komunitate osoari tresna hori eta edozein indarkeria matxista pairatzen duten emaztekiei, haien familiei eta inguruneei laguntzeko eskura dauden tokiko eta foru baliabideak zuzenean ezagutzeko aukera eskainiko da.

Foto noticia

Baztango Udalak bat egiten du emaztekien kontrako indarkeria bere forma eta intentsitate guztietan desagerrarazteko konpromiso irmoarekin. Bide horretan aitzin egiteko, Baztango Emaztekien Kontrako Indarkeriaren aitzinean Jarduteko I. Koordinazio Protokoloaren aurkezpen-saioetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu herritar guztiak.

Saioak ekainean eginen dira Baztango kuartel bakoitzean, komunitate osoari tresna hori eta edozein indarkeria matxista pairatzen duten emaztekiei, haien familiei eta inguruneei laguntzeko eskura dauden tokiko eta foru baliabideak zuzenean ezagutzeko aukera eskainiko da.

Saioen datak eta ordutegiak honako hauek dira:

    • BAZTANGOIZA: Amaiurren, ekainaren 6an, ortzeguna, 18:30ean.
    • ELIZONDO: Elizondon, ekainaren 13an, ortzeguna, 18:30ean.
    • ERBEREA: Oronoz-Mugairen, ekainaren 20an, ortzeguna, 18:30ean.
    • BASABURUA: Anizen, ekainaren 27an, ortzeguna, 18:30ean.

Baztanen indarkeria matxista desagerrarazteko bidean aitzinera jarraitzeko funtsezkoa da herritarrek protokolo hau eta indarkeria egoeran dauden emaztekiei laguntzeko eskura dauden baliabideei buruzko informazioa izatea, indarkeria matxista kasuetan identifikazioan eta esku-hartze egokian lagundu ahal izateko. Guztion parte-hartzearekin, haur eta emaztekiendako indarkeria matxistarik eta sexistarik gabeko bizitzak bermatzeko lan egin dezakegu.

Zure parte-hartzea garrantzitsua da! Informa zaitez eta guztiontzako jendarte justuagoa eta seguruagoa eraikitzen laguntzen du.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan gizartezerbitzua@baztan.eus – 689 035 078 edota berdintasuna@baztan.eus – 613 003 634 helbidean.

Zuk ere zerbait egin dezakezu. INFORMATU, FORMATU, PARTE HARTU ETA LAGUNDU.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen TRANSIZIOAN ZAINDUZ

TRANSIZIOAN ZAINDUZ

Baztango Gizarte, Kirol eta Berdintasun Zerbitzuek klimaterioan eta menopausian ongizate integrala sustatzeko programa bat martxan paratuko dute.

Imagen Baztango Gizarte eta Berdintasun Zerbitzuek AMARTEANen edizio berri bat sustatu dute

Baztango Gizarte eta Berdintasun Zerbitzuek AMARTEANen edizio berri bat sustatu dute

2026ko lehen edizioaren esperientziaren ondoren, taldeak ikasturte berri bati ekinen dio, berriz ere amen parte-hartze aktiboa baliatuz. Horregatik, saioak hasi aurretik antolaketa-bilkura bat eginen da, eta bertan parte-hartzaileek elkarrekin erabakiko dituzte taldearen funtzionamendua, saioen maiztasuna, ordutegiak, datak, landu nahi dituzten gaiak eta lan egiteko modua.

Volver arriba