TRANSIZIOAN ZAINDUZ
Baztango Gizarte, Kirol eta Berdintasun Zerbitzuek klimaterioan eta menopausian ongizate integrala sustatzeko programa bat martxan paratuko dute.

Eraso sexistarik gabeko gunean une oro Emagin elkarteko bi aditu egonen dira: bertaratutakoei aholkularitza ematen, zenbait material banatzen, eta, zalantzak eta kezkak argitzen. Txapa makina bat ere izanen dute. Hurbildu eta egizu zure txapa, zure mezu pertsonalizatuarekin!!
Beraz, helburu anitzeko ekimena da hau: alde batetik, herritarrak indarkeria sexistaz kontzientziatzea eta indarkeria mota desberdinen inguruan informazioa helaraztea; bertzalde, emaztekiek besta guneetan indarkeria sexistarekiko dituzten bizipen, iritzi eta interesak jasotzea, baita beren burua defendatzeko duten gaitasunaz ahalduntzea ere; babes eta elkartasun gunea irudikatzea eta indarkeriari aurre egiteko bitartekoak erraztuko dituen erreferentzia gune bat sortzea; erasotzaile izan daitezkeenei erasoak erantzuna izanen dutela ohartaraztea; eta, azkenik, maitasun erromantikoaren eredua zalantzan paratu eta plazerean oinarritutako harreman osasuntsuak bulkatzea.
Gainera, bertze material bat ere hedatuko du Baztango Berdintasun Zerbitzuak: besta guneetarako pegatinak. Txosna, ostatu edota leku publikoetan paratuko diren pegatina hauek QR kodea izanen dute. Lotura horren bidez honako informazio jasoko da: eraso bat jasan edo identifikatuz gero zein diren jarraitu beharreko urratsak, oinarrizko irizpideak, eta eskura dauden baliabideak eta zerbitzuak.
Informazio guztia eskura duzue hurrengo loturan:
https://www.baztan.eus/zerbitzuak/berdintasuna/erasoen-aitzinean-zer-egin/
ZERBITZU eta BALIABIDE NAGUSIAK:
Baztango Gizarte, Kirol eta Berdintasun Zerbitzuek klimaterioan eta menopausian ongizate integrala sustatzeko programa bat martxan paratuko dute.
Taldearen aurkezpen eta antolaketa bilera irailaren 18an, ostirala, 17:00etan, Doneztebeko Galbaraialde eraikinean izanen da. Hizkuntza: Euskaraz.
2026ko lehen edizioaren esperientziaren ondoren, taldeak ikasturte berri bati ekinen dio, berriz ere amen parte-hartze aktiboa baliatuz. Horregatik, saioak hasi aurretik antolaketa-bilkura bat eginen da, eta bertan parte-hartzaileek elkarrekin erabakiko dituzte taldearen funtzionamendua, saioen maiztasuna, ordutegiak, datak, landu nahi dituzten gaiak eta lan egiteko modua.