MENDEKOTASUNA DUEN FAMILIAKO NORBAIT ZAINTZEN DUZU?
PARTE HARTU!!!

Baztandarren Biltzarran egin zen bezala, eraso sexistarik gabeko gunean une oro Emagin elkarteko bi aditu egonen dira: bertaratutakoei aholkularitza ematen, zenbait material banatzen, eta, zalantzak eta kezkak argitzen. Txapa makina bat ere izanen dute. Hurbildu eta egizu zure txapa, zure mezu pertsonalizatuarekin!!
Beraz, helburu anitzeko ekimena da hau: alde batetik, herritarrak indarkeria sexistaz kontzientziatzea eta indarkeria mota desberdinen inguruan informazioa helaraztea; bertzalde, emaztekiek besta guneetan indarkeria sexistarekiko dituzten bizipen, iritzi eta interesak jasotzea, baita beren burua defendatzeko duten gaitasunaz ahalduntzea ere; babes eta elkartasun gunea irudikatzea eta indarkeriari aurre egiteko bitartekoak erraztuko dituen erreferentzia gune bat sortzea; erasotzaile izan daitezkeenei erasoak erantzuna izanen dutela ohartaraztea; eta, azkenik, maitasun erromantikoaren eredua zalantzan paratu eta plazerean oinarritutako harreman osasuntsuak bulkatzea.
Gainera, bertze material bat ere hedatu du Baztango Berdintasun Zerbitzuak: besta guneetarako pegatinak. Txosna, ostatu edota leku publikoetan paratuko diren pegatina hauek QR kodea izanen dute. Lotura horren bidez honako informazio jasoko da: eraso bat pairatu edo identifikatuz gero zein diren jarraitu beharreko urratsak, oinarrizko irizpideak, eta eskura dauden baliabideak eta zerbitzuak.
Informazio guztia eskura duzue hurrengo loturan:
https://www.baztan.eus/zerbitzuak/berdintasuna/erasoen-aitzinean-zer-egin/
ZERBITZU eta BALIABIDE NAGUSIAK:
PARTE HARTU!!!
Luzapenari esker, 2026an eta 2027an oraindik burutu gabe dauden ekintzak garatzen segituko da. 2028a berriz, kanpo-ebaluazioa egiteko urtea izanen da; urte horretan eginen da planaren ebaluazio orokorra, berdintasunaren egoeraren diagnosia eguneratuko da, eta Baztango Emazteki* eta Gizonen* Berdintasunerako III. Plana prestatzeko oinarriak landuko dira.
Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Nafarroako Toki eta Lurralde Entitateek ezinbesteko errealitate bat gogorarazi nahi dugu: gaur egun barneratuta ditugun eta gure eguneroko bizitzaren parte diren eskubide eta askatasun asko mugimendu feministaren borrokei eta historian zehar emakumeen antolamendu kolektiboari esker lortu dira.