2022ko urriak 16

“Isildutako eskuak” liburuaren aurkezpena. Emakume langileak gerra ondoko Euskal Herrian

Hamaika lanbide hautatu ditu Jon Abrilek liburu hau egiteko eta lanbide horietako bakoitzean aritutako emakume baten (edo biren) lekukotasuna jaso du, guztien artean Euskal Herrian barnako bidaia bat eginez.

Foto noticia

Baztango Euskara eta Berdintasun Zerbitzuek Jon Abrilen “Isildutako eskuak” liburuaren aurkezpena antolatu dugu.

📅 Urriak 26, asteazkena 🕕 18:00etan
📍 ARIZKUN herriko “medikuaren etxean”

Isildutako eskuak. Emakume langileak gerra ondoko Euskal Herrian

Irudipena dago XX. mendean, gerraostean, emakumeak oro etxean geratu zirela, familia zaintzen eta haurrak hazten, kanpoko lana gizonei utzita. Alabaina, legeek eta usadioek horretara bultzatu arren, izan ziren hainbat andrazko, beharrak eta ausardiak hauspotuta, giroari aurre egin eta hainbat arlotan aritu zirenak. Esku finak eskatzen zituzten lanak izaten ziren, baina soldata-maila eskasekoak, sektore berean ari ziren gizonezkoek baino gutxiago irabaziz, gainera. Isildutako eskuak izan dira emakumeenak, haien ahotsa bezala. Liburu honek emakume horietako batzuei ahotsa eman nahi izan die, guztien izenean, haien ekarpen sozial eta historikoa ikusgarri egiteko.

Hamaika lanbide hautatu ditu Jon Abrilek liburu hau egiteko (neskame, irakasle, espartingile, unai, papergile, arrain nahiz berduren kontserbagile, zigarrogile zein industriako langile…), eta lanbide horietako bakoitzean aritutako emakume baten (edo biren) lekukotasuna jaso du, guztien artean Euskal Herrian barnako bidaia bat eginez: Donibane Lohizunetik Baionara, Mauletik Otsagabira, Lodosatik Ondarroara, Gasteiztik Atarrabiara, Trapagarandik Bergarara eta Donostiatik Pasaiara.

Hamaika lanbide, hamalau protagonista:

  1. Gordeka joanak. Pakita Burguete Irazoki. Neskatoa Donibane Lohizunen.
  2. Bihotzak agindutakoa. Libe Goñi Garate. Seaskako lehen andereñoa Baionan.
  3. Enarek jositako zolak. Michelle Rosier. Espartingilea Bidoze-Onizpean.
  4. Muskildako unaia. Milagros Landa Compains. Unaia Otsagabian.
  5. Zerua eskuekin ukitzea bezalakoa. Mercedes del Burgo Álava eta Rosario Aizpurua Donazar. Paper-fabrikako langileak Atarrabian.
  6. Soinekoak kontserba-pototan. Josefina “Fina” López Díez eta Belen Lersundi Artola. Kontserba-lantegiko langileak Lodosan eta Ondarroan.
  7. Arrakalak kremailerekin ixten. Pilar Espinosa Caballero. Kremailera-fabrikako langilea Gasteizen.
  8. Multinazionaleko borrokalaria. Marta de los Hoyos Cantera. Metalurgiako langilea Trapagaranen.
  9. Urdina ehuntzen. Felisa Mujika Garitano. Ehun-fabrikako langilea Bergaran.
  10. Kearen unibertsitatean. Maite Sorozabal Iturrioz eta Pili Jauregi Zinkunegi. Tabako-fabrikako langileak Donostian.
  11. Azkeneko itsaslamina. Serafina Puy Lekuona. Saregilea Pasai Donibanen.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Baztango Udalak Berdintasunerako II. Plana luzatzea adostu du

Baztango Udalak Berdintasunerako II. Plana luzatzea adostu du

Luzapenari esker, 2026an eta 2027an oraindik burutu gabe dauden ekintzak garatzen segituko da. 2028a berriz, kanpo-ebaluazioa egiteko urtea izanen da; urte horretan eginen da planaren ebaluazio orokorra, berdintasunaren egoeraren diagnosia eguneratuko da, eta Baztango Emazteki* eta Gizonen* Berdintasunerako III. Plana prestatzeko oinarriak landuko dira.

Imagen Martxoak 8 – FEMINISMOARI ESKER… GAUR IZAN, EGON, ESAN ETA ERABAKI DEZAKEGU

Martxoak 8 – FEMINISMOARI ESKER… GAUR IZAN, EGON, ESAN ETA ERABAKI DEZAKEGU

Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Nafarroako Toki eta Lurralde Entitateek ezinbesteko errealitate bat gogorarazi nahi dugu: gaur egun barneratuta ditugun eta gure eguneroko bizitzaren parte diren eskubide eta askatasun asko mugimendu feministaren borrokei eta historian zehar emakumeen antolamendu kolektiboari esker lortu dira.

Volver arriba