2025eko apirilak 28

“KUIR ihes gela”: haur eta gaztetxoei zuzendutako ihes-gela dibertigarria Arizkunenean

Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak “KUIR ihes gela” izeneko jarduera berezia antolatu du maiatzaren 15erako, ortzeguna, Arizkuneneako beheko solairuan, 18:00etan. Ekintza hau 8 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzenduta dago, eta parte hartzeko izen-ematea ezinbertzekoa da.

Foto noticia

Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak “KUIR ihes gela” izeneko jarduera berezia antolatu du maiatzaren 15erako, ortzeguna, Arizkuneneako beheko solairuan, 18:00etan. Ekintza hau 8 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzenduta dago, eta parte hartzeko izen-ematea ezinbertzekoa da.

Ihes-gela hau maiatzaren 17an ospatzen den LGTBIQA+fobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira antolatu da. Helburua da haurrek aniztasuna, errespetua eta elkarlana balio positibo gisa bizitzea eta ikastea, betiere modu dibertigarri eta parte-hartzailean.

“KUIR” egitasmoa 2024an sortu zen, gure inguruko LGTBIQA+ pertsonen errealitateak hobeto ulertzeko eta hauei aurre egiteko ikuspegi ekintzaile eta kooperatibo batetik. Parte-hartzaileek pistak aurkitu, erronkak gainditu eta taldean lan egin beharko dute abentura amaitzeko.

Izen-ematea ezinbertzekoa parte hartzeko:

613 003 634
berdintasuna@baztan.eus

Zatoz lagunekin edo ezagutu lagun berriak!

Jolasa, aniztasuna eta hausnarketa uztartzen dituen arratsalde bikaina izanen da!

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen 2026ko Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta Baztango Udalak aho batez onartutako adierazpen instituzionala

2026ko Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta Baztango Udalak aho batez onartutako adierazpen instituzionala

Baztan aniztasunean oinarritutako bizikidetzaren erreferente izatea nahi dugu. Baztan guztion etxea da, eta etxe horretan pertsona guztiek izan behar dute beren nortasuna askatasunez bizitzeko aukera. Horregatik, Baztango Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira antolatuko diren ekimenekin bat egitera eta sexu- eta genero-aniztasuna errespetatzen eta baloratzen duen herri bat eraikitzen segitzera.

Volver arriba