TRANSIZIOAN ZAINDUZ
Baztango Gizarte, Kirol eta Berdintasun Zerbitzuek klimaterioan eta menopausian ongizate integrala sustatzeko programa bat martxan paratuko dute.

LANDA EREMUKO EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA: DENBORA, PRESENTZIA, AHOTS ETA BIZITZA GEHIAGO

Urriaren 15ean, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen dugun egun honetan, “Denbora, presentzia, ahots eta bizitza gehiago” lelopean, Berdintasun Teknikaria duten Nafarroako Toki eta Lurralde Erakundeek bat egin nahi dute egun honen ospakizunekin, zainketa sisteman landa emakumeek egindako ekarpena nabarmentzeko. Aspalditik, gure ama, amona eta arbasoak bizitzaren zaindari eta gure lurraldeetako zaintzaile izan dira.
Landa inguruneko emakumeek, askotan ikusezinak eta isilduak izan dira. Gure familia, komunitate eta ingurune naturalen zaintzaren zama eraman dute beren bizkarrean. Belaunaldi bakoitza elikatzeaz, sendatzeaz, hezteaz eta mantentzeaz arduratu dira. Laguntza eta elkartasun sareak sortu dituzte, gure lurretan biziari eutsi dion sare ikusezin baina sendoa eraikiz.
Zainketa lanak neurriz gainekoak izan dira eta oraindik ere horrela izaten jarraitzen dute, oztopo askori aurre eginez. Aurre egin behar izan diete aitortza faltari, baliabide eta zerbitzuen urritasunari, isolamendu geografikoari eta lana balioesteko politikarik ezari.
Zainketa lan horrekin batera, emakumeek zeregin erabakigarria dute landa eremuko ekonomian. Horietako asko nekazaritza, abeltzaintza eta artisautza jardueretan aritzen dira, eta elikagaiak ekoizten eta tokiko kultura zaintzen laguntzen dute. Beste batzuek aztertu, ikertu, ekin, sortu eta berritzen dute, landa ingurunea garatzeko aukera berriak sortuz. Hala ere, jarduera horiek sarritan erronkei egin behar izaten diete aurre, hala nola baliabide ezari, lurren titulartasunean dagoen genero arrakalari eta merkatuetara iristeko zailtasunei besteak beste.
Gaur egungo zainketak antolatzeko ereduak, ez ditu asetzen behar sozialak, eta datuek adierazten dute datozen urteetan okerrera egingo duela, zainketak beste modu batera antolatzen ez baditugu behintzat. Aldaketa soziodemografikoek, mendekotasun indizearen hazkundeak, emakumeen lan merkatuko presentzia handitzeak, politika neoliberalen garapenak, sistema publikoaren higadurak eta familia ereduen hedadurak eragin nabarmena izan dute zainketen antolaketa moduetan, eta horrek “zainketen krisiaz” hitz egitera garamatza.
Toki Erakundeok erronka guzti hauek planteatzen dituen egungo egoera ikusarazi nahi dugu, eta testuinguru horretan, emakumeek zeregin erabakigarria dutela nabarmendu nahi dugu.
Hortaz:
Horrela bakarrik sustatuko da emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzea, eta, aldi berean, pertsonek eta gizarteek bizitzari, ongizateari, iraunkortasunari eta gure garaiko beste erronka batzuei dagokienez dituzten behar eta nahiei erantzungo zaie.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako bideak bizitza erdian jartzea derrigortzen du. Beharrezkoa da, pertsona guztiek bizitza osoa eta duina dutela ziurtatzea herri eroso eta seguruetan, maila sozialean zein ekologikoan jasangarriak. Interes ekonomikoen gainetik ongizatea lortzeko beharrezkoak diren zainketak jasotzeko eskubidea aitortzea emakumeei eta gizonei.
Baztango Gizarte, Kirol eta Berdintasun Zerbitzuek klimaterioan eta menopausian ongizate integrala sustatzeko programa bat martxan paratuko dute.
Taldearen aurkezpen eta antolaketa bilera irailaren 18an, ostirala, 17:00etan, Doneztebeko Galbaraialde eraikinean izanen da. Hizkuntza: Euskaraz.
2026ko lehen edizioaren esperientziaren ondoren, taldeak ikasturte berri bati ekinen dio, berriz ere amen parte-hartze aktiboa baliatuz. Horregatik, saioak hasi aurretik antolaketa-bilkura bat eginen da, eta bertan parte-hartzaileek elkarrekin erabakiko dituzte taldearen funtzionamendua, saioen maiztasuna, ordutegiak, datak, landu nahi dituzten gaiak eta lan egiteko modua.